Albisteak

Nafarroak Guadi Galego artistari Estatuko Aniztasun Errealitatea Sustatzeko Saria emanen dio hizkuntza propioa duten beste bost autonomi erkidegoekin batera

2020-02-03

Nafarroak Guadi Galego artistari Estatuko Aniztasun Errealitatea Sustatzeko Saria emanen dio hizkuntza propioa duten beste bost autonomi erkidegoekin batera.

Sariak Espainiako hizkuntza-aniztasunaren defentsan eta sustapenean pertsonek edo erakundeek egindako lana aitortzen du eta sei erkidegoek hizkuntza-politikaren arloan sinatutako lankidetza-protokoloaren barnean kokatzen da.


Nafarroako Gobernuak, Euskadi, Katalunia, Galizia, Valentzia eta Balear Uharteetako gobernu autonomikoekin batera, Guadi Galego artistari Espainiako Estatuko Errealitate Eleanitza Sustatzeko Saria emanen dio datorren otsailaren 20an Madrilen, Immersion bere azken lanarengatik. Gainera, sei gobernuek elkarrekin ospatuko dute Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna, eta artistaren doako kontzertua eskainiko dute egun horretan bertan Callao City Lights auditorioan.

facebook
0
twitter

Atzera
Gora