Albisteak
Nafarroak eta hizkuntza propioa duten bost erkidegok Guadi Galego artistari eman diote Estatuko Aniztasun Errealitatea Sustatzeko Saria
2020-02-21
Espainiako hizkuntza-aniztasunaren defentsan eta sustapenean pertsonek, erakundeek edo enpresek egindako lana aitortzen du sariak
Guadi Galego artista galiziarrak Espainiako Estatuko Errealitate Eleanitza Sustatzeko Saria jaso du gaur goizean Madrilgo Arte Ederren Zirkuluan, Nafarroa, Euskadi, Katalunia, Galizia, Valentzia eta Balear Uharteetako gobernu autonomikoek emana, Immersion izeneko bere azken lanagatik. Lan horretan abestiak bildu eta zazpi hizkuntza (galiziera, euskara, katalana, araniera, asturiera) balioan jartzen ditu.