Albisteak
“Nafar Hitz” lexiko bilatzailea martxan da
2015-08-06
Euskarabideak azken urteetan ekin zion Nafarroako euskalkien hiztegien digitalizazioari. Dena den, hiztegi bakoitzaren ezaugarriei begira oso ezberdinak zirenez, berrindexazio lana egin behar izan da erreminta bakarrera biltzeko, eta hori da hain zuzen Nafar Hitz izenez martxan jarri dugun Nafarroako euskalkien hiztegien bilatzaile lexikoa.
Bertan momentuz digitalizatuta eta indexatuta ditugun hiru hiztegietako lexikoa bilatzen ahal da, modu globalean zein pertsonalizatuan.
Datozen urteetan hiztegi gehiago digitalizatu, indexatu eta erremintara gehitzeko asmoa dugu.
Euskarabidearen web orriko baliabideak atalean, “Nafar Hitz” bannerrean, edota helbide honetan aurkitzen ahal duzue: