Albisteak
Mattin eta Kattalin ikus-entzunezko proiektuaren zazpi bideo berri
Euskarazko ondare materiagabea lantzen duten bideo hauek haurrei zuzenduta daude
Euskarabideak Mattin eta Kattalin ikus-entzunezko proiektua jarri zuen abian 2021ean, euskarazko ondare materiagabea zabaltzeko, bereziki haurrei zuzendua eta ikaskuntza ludikora bideratua.
Ekimenaren arrakasta ikusirik, proiektu horri jarraipena ematea erabaki da, eta zazpi bideo berri sortu dira, aurreko hamabi bideoei gehitzeko. Bideo horietan, Mattin gazteak eta Kattalin azeri-kumeak parte hartzen dute, eta hainbat pasarte ematen dituzte, modu dibertigarri eta entretenigarrian, abestiak, esaerak, ipuinak eta asmakizunak txertatuz. Gehienak Nafarroako Mediatekaren funtsetatik datoz.
Edukiak haurrendako oso intuitiboa eta manipulagarria den plataforma baten bidez eskaintzen dira, eta webguneak gurasoentzako atal bat du, proiektuaren informazioarekin, eta mediatekarako esteka bat, bideoetarako oinarri izan diren jatorrizko edukietara sartzeko. Horrez gain, 3. denboraldiko kapituluak euskarazko azpitituluekin ikusten ahal dira hala nahi izanez gero. Era berean, bideo horien laburpenak eta piezen transkripzioak hemen sakatuta ere ikusteko aukera dago, euskara ikasten ari direnek edota irakasleek eskura izan ditzaten.
Mattin eta Kattalin ikus-entzunezko proiekturako 7 bideo berri ekoizteak 24.805 euroko inbertsioa egin du Euskarabideak, kontratua lizitazio bidez esleiturik. Proiektu hau Espainiako Kultura eta Kirol Ministerioak diruz lagundu du.