Albisteak

Jean Haritschelhar euskaltzainburu ohia zendu da, hileta-elizkizunak gaur irailaren 4an izango dira

2013-09-04

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak atsekabea helarazi dio Euskaltzaindiari 16 urtez euskaltzainburu izan zen Jean Haritschelharren heriotzagatik.

Euskarak euskalari handi bat galdu du.

Hartara, Nafarroako Gobernuak bere familiakoen, adiskideen eta Euskaltzaindiko kideen mina partekatzen du.

Jean Haritschelharen hileta-elizkizunak gaur izango dira, irailaren 4ean arratsaldeko 4etan Baigorriko elizan.

facebook
0
twitter

Atzera
Gora