Albisteak

Hizkuntza Politikaren Plan Estrategikoa (2017-2019) - Herritarren partaidetza-prozesua. ARLO BILERAK

2016-11-04

Herritarren partaidetza-prozesua, arlo bileretan izenematea irekita

 

Nafarroako Gobernua 2016-2019 aldirako Hizkuntza Politikaren Plan Estrategikoa diseinatzen hasi zen maiatzean. Sektore ezberdinetako teknikari eta eragileekin batera Plan Estrategikoaren lehen dokumentua osatu da. Orain, Plan Estrategiko horri lotuta, informazio eta kontsultarako fasea zabaldu da eta partaidetza prozesua jarri da martxan helburu honekin: Plan Estrategikoaren lehen dokumentua herritarrei aurkeztea.
 
Honen bidez sektore bilerak abiatuko ditugula jakinarazi nahi dizugu eta bide batez, parte hartzera gonbidatu. Bilera guztiak Iruñan izango dira, NAPIren eraikinean (Nabarreria, 39). Hau da bileren egutegia:
 
 Eguna
Arloa
Ordua
Azaroak 7
Euskara eta Hezkuntza
 
17:00-19:00
Azaroak 8
Administrazioa eta Kultura
Azaroak 9
Sozio-ekonomia
 
Oraindik izena eman ez baduzu, hemen egin dezakezu azaroaren 9a baino lehen. Eta, gogoratu, Gobernu Irekiko Atariaren bitartez ere parte hartu dezakezula prozesuan.

 

facebook
0
twitter

Atzera
Gora