Albisteak
Hizkuntza planak
2019-02-15
Nafarroako Gobernuak departamentuetako hizkuntza-planak jarriko ditu martxan.
Nafarroako Gobernuko departamentuak 2019-2021 aldirako Hizkuntza Planak onartzeko lanean ari dira, 103/2017 Foru Dekretua aplikatzearen ondorioz (103/2017 Foru Dekretua, azaroaren 15ekoa, euskararen erabilera arautzen duena Nafarroako administrazio publikoetan). Prozesu horretan departamentu guztiek beren plana onartuko dute foru agindu bidez.
- Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko I. hizkuntza plana (2019-2021). - Otsailaren 12ko 7/2019 Foru Agindua
- Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko I. hizkuntza plana (2019-2021). - Otsailaren 21eko 21/2019 Foru Agindua
- Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko I. hizkuntza plana (2019-2021). - Martxoaren 7ko 41/2019 Foru Agindua
- Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuaren I. hizkuntza plana (2019-2021). - Apirilaren 1eko 27/2019 Foru Agindua
- Hezkuntza Departamentua I. hizkuntza plana (2019-2021). - Martxoaren 29ko 28/2019 Foru Agindua
- Eskubide Sozialetako Departamentuaren I. hizkuntza plana (2019-2021). - Apirilaren 10eko 160/2019 Foru Agindua
- Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren I. hizkuntza plana (2019-2021). - Maiatzaren 8ko 113/2019 Foru Agindua
- Garapen Ekonomikorako Departamentuaren I. hizkuntza plana (2019-2021). - Maiatzaren 22ko 56/2019 Foru Agindua
- Osasun Departamentuaren I. hizkuntza plana (2019-2021). - Maiatzaren 10eko 173/2019 Foru Agindua