Albisteak
Haurrak euskarazko irakurketara zaletzeko gako eta dinamikak familientzat
Urriaren 20an, asteazkena, Intza Alkainen hitzaldia: Haurrak euskarazko irakurketara zaletzeko gako eta dinamikak familientzat
Intza Alkain. Haur Hezkuntzan graduatua EHUn eta Haur eta Gazte Literaturan espezializatua Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. Egun, Galtzagorri Haur eta Gazte Literatura elkartearen Irakurzaletasuna sustatzeko lantegietako dinamizatzailea da eta Liburu Gaztea eta Booktuberboom proiektuak kudeatzen ditu.
Urriaren 20an, asteazkena, hitzaldi hau eskainiko digu: “Haurrak euskarazko irakurketara zaletzeko gako eta dinamikak familientzat”. Youtubeko kanal honetan egonen da ikusgai: https://www.youtube.com/watch?v=g5G7hA9rDY8
Landuko diren gaiak eta emisio ordua:
17:00 Zer da irakurketa zaletasuna? Zaletasunaren eta gaitasunaren arteko aldeak.
17:10 Nola zaletu euskarazko irakurketara? 5 gako etxetik eragiteko.
17:20 Irakurzaletzeko euskarazko liburuak eta baliabideak