Albisteak
GORA-GORA FEST 2025
Azaroaren 7tik abenduaren 14ra
2020. urtetik eta abenduaren 3an ospatzen den Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara, Euskarabideak haurrei, gazteei eta familiei zuzendutako kultur ziklo oparoa antolatzen du Nafarroako hainbat herritan.
Ziklo honen bidez, Nafarroako Gobernuak euskarazko kultura eskaintza Nafarroako eskualde guztietara eraman nahi du, euskarak Nafarroako lurralde osoarentzat kohesio elementu gisa duen gizarte balioa nabarmenduz.
Aurtengo Gora-Gora Fest kultur zikloak haurrentzako ipuin kontaketak, familientzako antzerki saioak, familia bestak, haurrentzako ipuin musikalak, gazte eta helduentzako antzerki lanak eta familientzako magia ikuskizunak eskainiko ditu, azaroaren 7tik abenduaren 14ra bitarte eginen den kultur ziklo honen baitan.
Guztira 65 dira aurten antolatutako emanaldiak eta guztiak doan gozatu ahal izanen dira.
Zikloa lotzen ari gara eta segituan emanen dizuegu informazio gehiago.