Albisteak

Gobernuak Euskaltzaindiarekin duen lankidetza berritu du, Nafarroan euskara garatu eta aztertzeko, 190.000 euroko ekarpenarekin

2021-06-09

Besteak beste, bi argitalpen nabarmen daitezke. Bat, Juan de Beriainen (1566) meza entzuteko eskuliburu elebidunaren faksimilea. Bestea, Jose Ramon Minondoren eskutitz batzuk, 1790 eta 1807 urte bitartean idatzitakoak

Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak berritu egin dute 2021erako bi erakundeen arteko lankidetza hitzarmena. Helburua da euskararen garapena, azterketa eta ikerketa normalizatzea eta horretan laguntzea, horretarako, Foru Gobernuak 190.000 euro jarri ditu.

Nafarroako Gobernuak, Euskarabidearen bidez, Euskaltzaindiak garatuko dituen proiektu eta lan hauek lagunduko ditu diruz: Joakin Lizarragaren lexikoaren ikerketa eta azterketa; oikonimia-lanak egiteko erreferentzia gisa balioko duen esparru tekniko bat prestatzea; Euskaltzaindiaren Onomastika batzordera edo Nafarroako Ordezkaritzara heltzen diren eskariak bideratzea eta txostenak prestatzea; Juan de Beriainen Tratado de como se ha de oyr missa, escrito en Romance y Bascuence, lenguages de este Obispado de Pamplona faksimilea argitaratzea; Jose Ramon Minondoren gutunen 1. argitalpena; Euskal Corpus Onomastikoa egitasmoaren lanak egitea; eta Orotariko Euskal Hiztegiaren 2021eko programan parte hartzea.

Duela mende bat baino gehiago, 1918an, Euskaltzaindiaren sortzaileetako bat izan zen Nafarroako Foru Diputazioa. Ordutik, bi erakundeen arteko harremana mantendu da, ekimen kultural eta akademikoak gara ditzaten.

 

facebook
0
twitter

Atzera
Gora