Albisteak

Gobernuak eta Dindaia Fundazioak Nafarroan 2022an Euskaraz KiLiKa proiektua garatzeko hitzarmena sinatu dute

2022-03-09
60.000 euroko aurrekontuarekin haurrei ekintzak euskaraz eskaintzea du helburu
 

Nafarroako Gobernuak, Euskarabidea – Euskararen Nafar Institutuaren bitartez, eta Dindaia Fundazioak hitzarmena berritu dute haurrei zuzendutako aisialdiko jarduerak euskaraz eskaintzeko. Horrela, Euskarabidearen jarduera-ardatz estrategikoetako bati erantzuten zaio, hala nola haurren aisialdiren eremuan euskara sustatzea, Euskararen Plan Estrategikoetan jasota dagoen bezala.

Aurreikusitako ekintzek, 60.000 euroko zuzkidurarekin, haur euskaldunei euskararen esperientzia ludikoa izan dezaten aukerak eskaintzera bideratuta daude, euskara ikasteko eskolako bizipenaz haratago. Izan ere, aisiaren esparruak hizkuntza ikasten laguntzen du, batez ere familia-hizkuntzatzat ez duten haurrei, hizkuntza horretan komunikatzeko erraztasuna eta arintasuna areagotzen laguntzen dielako eta haien erabilera-ohiturak indartzen dituelako.

Egitasmoa

'Euskaraz KiLiKa' Dindaia Fundazioak Nafarroako ikasleentzat garatutako proiektua da. Horretan, Internet bidezko talde-elkarrizketen eta euskarazko aurrez aurreko topaketen proposamen bat sartzen da, Foru Komunitateko haurrei aukera ematen diena eremu eta herri desberdinetako ikasleekin sarearen bidez elkarreragiteko.

Ekimen honek hainbat helburu betetzea ditu, hala nola pandemiaren ondoriozko hizkuntza-arrakala murriztea, euskarazko harremanak sortzen laguntzea, euskaraz hitz egiten den lurraldeetako haurrekin elkarreraginean laguntzea eta ahozkotasuna testuinguru ez-formal batean lantzea, hizkuntza horretan gozatzeko aukera eskaintzea, aisialdi ez-lehiakorra eta sortzailea bultzatzea, eta aisialdian euskararen erabilera sustatzea hizkuntza-ohiturak indartzeko.

facebook
0
twitter

Atzera
Gora