Albisteak
Finlandiako gutxiengo suediarraren ordezkaritza Nafarroan
2012-10-11
Astelehenean, urriak 8, Nafarroako Gobernuako Euskarabidean Finlandiako gutxiengo suediarraren ordezkaritza bat egon zen.
Finlandiako ordezkaritzaren artean kazetariak (prentsa idatzia eta telebista), ikertzaileak eta unibertsitateko adituak izan ziren. Haiekin ere Kulturfonden fundazio suediera-hiztuneko nazioarteko harremanetarako buru den Catharina von Schoultz egon zen.
Bisita honen helburuetariko bat Nafarroan dagoen hizkuntza politika ezagutzea da, eta euskarak izandako aurrerapenak ezagutzeko.
Finlandiako ordezkaritzak bilera batzuk izan zituen: Euskarabideko Zuzendari kudeatzailearekin, Maximino Gomez, Euskara Kultur Fundazioaren arduradunekin, San Fermin ikastolako zuzendaritzarekin eta Xaloa Telebistako egoitzara bisita ere.