Albisteak

Finlandiako aditu batek euskarari buruzko informazioa jaso du Nafarroan dokumental serie baterako

2015-12-10

Euskarabideko zuzendari-kudeatzailearekin eta Plangintza eta Sustapen Zerbitzuko arduradunarekin elkarrizketatu da

Hizkuntza gutxituetan aditua den Johan Häggman finlandiarra Euskarabideko zuzendari-kudeatzaile Mikel Arregi eta Euskaren Plangintza eta Sustapen Zerbitzuko zuzendari Paula Kasaresekin elkarrizketatu da berriki, euskarak Nafarroan duen egoerari buruzko informazioa jasotzeko.


Häggman lantzen ari den proiektu dibulgatzailea hizkuntza gutxituen balio erantsiari buruzko hamabi dokumentalek osatutako serie bat da. Eskandinaviako hedabide publikoek emango dute datozen bi urteotan, eta seriearen aurrerakina honako helbide honetan ikus daiteke: http://frifilm.net


Häggman-ek euskarak Nafarroan zer egoera bizi duen bertatik bertara jakin nahi izan du, haren estatus legala bereziki, eta hezkuntzan, kultur ekoizpenean eta hedabideetan zer tratamendu duen. Europako Hizkuntza Gutxituen Europako Bulegoan (EBLUL, European Bureau for Lesser-Used Languages) nahiz Europako Parlamentuan esperientzia zabala du aholkulari-lanetan. Hizkuntza gutxituen balioa zabaltzeaz arduratzen da bereziki gaur egun.

facebook
0
twitter

Atzera
Gora