Albisteak

Euskararen erabilera sustatzeko bost dirulaguntza-deialdi argitaratu dira

2023-03-03

Herritarrekiko Harremanetarako Departamentuak, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuaren bitartez, euskararen presentzia soziala eta euskararen erabilera sustatzeko bost dirulaguntza deialdi argitaratu ditu.

Laguntza horietarako eskaera bideratu nahi dutenek heldu den apirilaren 3ra bitarteko epea daukate.

Hona hemen zehazturik zein laguntza argitaratu diren eta zertarako:

  • Idatzizko hedabideetan, irratian eta online hedabideetan euskara erabiltzeko 1.071.000 euroko laguntza (12E/2023 Foru Agindua).
  • Irabazi-asmorik gabeko gizarte entitateei, jarduerak egin ditzaten euskararen erabilera sustatzeko nahiz haren presentzia soziala bultzatzeko 475.000 eurokoa (10E/2023 Foru Agindua).
  • Irabazi asmorik gabeko elkarteek euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko, euskara planak egin edo/eta ezartzeko, neurri puntualak hartzeko edo eduki digitalak egokitzeko 96.000 eurokoa (13E/2023 Foru Agindua).
facebook
0
twitter

Atzera
Gora