Albisteak
Euskarabideak toki entitateei euskara sustatzeko jarduera planetarako laguntzak ordaintzeko agindu du
Nafarroako Gobernuak euskara udal eremuan erabiltzeko eta sustatzeko laguntzen deialdia ebatzi zuen 2014ko urrian. Deialdiaren diru hornidura 147.000 eurokoa da eta kopuru hori Nafarroa osoko toki entitateek onarturiko urteko jarduera planak finantzatzera bideratuko da. Deialdi honek Nafarroako 40 udal eta mankomunitatek, banaka nahiz elkarturik, aurkezturiko jarduerak eta egitasmoak ordaintzen lagunduko du.
Toki entitateek Euskarabidera igorri dituzten egiaztagiriak aztertu ondoren, 140.814,41 euro ordaintzeko agindu da, ondoko toki entitate hauei:
Aezkoako Batzar Nagusia 2.270,97 euro
Erronkaribarko Batzar Nagusia 3.361,33 euro
Zaraitzuko Batzar Nagusia 3.604,55 euro
Bortzirietako Mankomunitatea: 3.735,95 euro
Malerrekako Mankomunitatea: 4.086,07 euro
Nafarroako Iparraldeko Mankomunitatea: 4.146,67 euro
Sakanako Mankomunitatea: 4.116,61 euro
2.000 euro baino gehiago jaso duten udalak:
Altsasu: 2.063,99 euro
Anue: 2.051,88 euro
Agoitz: 3.177,67 euro
Aranguren: 5.840,03 euro
Artzi: 2.304,98 euro
Barañain: 5.068,80 euro
Baztan: 3.636,39 euro
Berriobeiti: 5.472,40 euro
Berriozar: 6.201,82 euro
Burlata: 7.893,14 euro
Oltza Zendea: 4.128,76 euro
Lizarra: 2.128,16 euro
Erro: 2.175,56 euro
Esteribar: 4.516,56 euro
Etxarri Aranatz: 3.391,64 euro
Galar: 2.928,43 euro
Uharte: 6.474,45 euro
Orkoien: 5.333,72 euro
Iruña: 8.855,88 euro
Gares: 3.330,67 euro
Atarrabia: 5.675,15 euro
Zizur Nagusia: 6.979,03 euro
Diru-laguntzaren gainerakoa udal hauen artean banatu da: Auritz, Bera, Etxauri, Igantzi, Leitza, Lekunberri, Luzaide, Olazti eta Tafalla. Udal horietako bakoitzak 2.000 euro baino gutxiago jaso du, baina batzuk diru-laguntza handiagoaren onuradun izan diren mankomunitateetako kide dira.
Kultura jarduerak, euskararen presentzia sustatzeko proiektuak, komunikabideendako laguntzak, euskaraz emandako lantegiak edo prestakuntza ikastaroak, eta toki administrazioetako langileendako euskarazko prestakuntza dira diruz lagundu diren proiektuetako batzuk, beste proposamen batzuen artean.
Balorazioa deialdian ezarritako irizpideen arabera egin da. Toki entitate bakoitzaren urteko jarduera programaren barneko jarduerei aplikatu zaizkie irizpide horiek.
Toki entitate bakoitzaren urteko jarduera programan proposaturiko jarduerak deialdian ezarritako irizpideen arabera baloratu dira, puntuazio objektibo bat esleitu eta aurrekontuko zenbatekoa banatzeko.