Albisteak
Euskarabideak kudeatuko du 2023-2024 ikasturtetik aurrera ‘Musikariak ikastetxeetan’ programa
Nafarroako ikastetxeetako Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako eta Batxilergoko A eta D ereduetako ikasleei zuzenduta dago
Euskarabideak 2023-24 ikasturtetik aurrera kudeatuko du ‘Musikariak ikastetxeetan’ hezkuntza programa, euskal musika Nafarroako ikastetxeetara hurbiltzeko xedea duena.
Euskarabidea eta Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Zuzendaritza Nagusia lantzen ari diren akordioari esker, programa hau ikastetxeetan iraunkorra izatea bermatuko da aldi berean Departamentuko Euskara Atalari lehentasun berriak kontuan hartzea ahalbidetuz, alegia Euskal Hizkuntza eta Literatura irakasgaiaren curriculumarekin lotura hertsiagoa dutenak, esaterako euskararen ahozko eta idatzizko ulermena eta adierazpena lantzea. Ekimen hau gaur goizean eman zaie jakitera zaie programan parte hartzen duten ikastetxe guztiei.
PIRLS 2021 txostenaren eskutik duela gutxi ikasle nafarren irakurtzeko ulermen maila neurtzeko jasotako emaitzek agerian jarri dute arlo horietan errefortzua areagotu behar dela. Nazioarteko proba honetan Nafarroak izandako lehenengo partaidetzaren emaitzak Foru Komunitatea Espainiako batez bestekoaren 3 puntu gainetik kokatu arren, Hezkuntza Departamentuaren ustean beharrezkoa da ikasle nafarren ahozko eta idatzizko ulermen eta adierazpena hobetzera bideratutako baliabide pedagogikoak hala nola ekonomikoak hedatzea.
Bestalde, Euskarabidea-Nafarroako Euskararen Nafar Institutuak bere estrategia-lerroen artean hiztun kopurua eta euskaraz aritzen diren gizarte esparruak hedatzea du xede, hizkuntza honetan adierazteko ohitura finkatuz eta hizkuntza honetan aritzeko aukera sozialak ere hedatuz. Era berean, Euskarabideak, bere lehentasunen artean, hizkuntza barneratzeko prozesua bermatzea eta haurrek hala nola gazteek haren erabilera ahalik eta baldintzarik onenetan egitea hartu ditu, esparru arautuak nahiz testuinguru informalak barne hartuz.
Horregatik, Euskarabidea eta Hezkuntza Zuzendaritza Nagusia akordio bat lantzen ari dira zeinek bermatuko duen, datorren 2023/2024 ikasturterako nahiz hurrengoetarako, “Musikariak ikastetxeetan” programako jardueren eskaintza oraindaino mantendu izan den kudeaketa esparrua ez bezalakoa litzatekeen beste batetik egitea.