Albisteak
Euskarabideak euskarazko komunikabideen berrikuntza eta digitalizazio-proiektuetarako laguntzak emango ditu
246.500 euroko dirulaguntzaren helburua bilakaera teknologikoa eta eraldaketa digitala erraztea da
Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak euskarazko hedabideak berritzeko eta digitalizatzeko proiektuetarako laguntzen deialdia egin du lehen aldiz 2023an. Laguntza hauen helburua da euskara bakarrik erabiltzen duten komunikabideei garapen teknologikoa eta eraldaketa digitala erraztea. Deialdi hori joan den ekainean argitaratu zen, 246.500 euroko zuzkidurarekin.
Erakunde onuradun bakoitzeko 30.000 €-ko kopuru maximoak, bideratuko dira bai Nafarroan barreiatzen diren euskera hutseko eguneroko prentsa edo aldizka argitaratzen diren aldizkariak bezalako hedabidetarako; eta bai irrati-difusiorako nahiz Nafarroako Gobernuak Lurreko Telebista Digitala martxan jartze aldera emandako lizentzia pribatuen titularrengana hala nola Nafarroko hedabideren baterako euskarri digitala diren edo bere zeregina online soilik betetzen duten online komunikabide haietara.
IKT irtenbideak eta 7 erakunderako eraldaketa digitalaren aukerak ezartzeko berrikuntza eta digitalizazio proiektuetarako diru-laguntzak onartu dira, horien zenbatekoa 177.862,66 €-koa izanik.
Hedabide onuradunak eta laguntza onartuak hauek dira: Euskal Editorea SL, 21.942,66 €; Nafar Ikusentzunekoak SA, 30.000 €; Mailope Kultur Elkartea, 27.300 €; Iruñeko Komunikabideak SA, 30.000 €; Xorroxin Elkartea Kultur Elkartea, 8.620 €; Ttipi-ttapa Fundazioa 30.000 €; eta Guaixe Fundazioa 30.000 €.