Albisteak

Euskarabideak " Euskararekin, gora eta gora beti!" Kanpaina abiarazi du

2021-04-13

Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak euskararekiko motibazio kanpaina bat abiarazia du apirilean. " Euskararekin, gora eta gora beti!" lelopean, euskararen ikaskuntzaren eta erabileraren balio positiboa helarazi nahi die familiei. Kanpaina Euskararen Plan Estrategikoan txertatzen da eta  ardatzetako bat hezkuntza-sisteman, haur-eskoletatik unibertsitate-irakaskuntzara, euskara irakastearen bidez sartzen diren hiztun berriei lotuta dago.

Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetarako kontseilariak aurkeztu zuen aurkezpen-ekitaldia, eta Mikel Arregi Euskarabideako zuzendaria ere bertan izan zen. Kanpainaren helburu nagusia euskara balio positibo eta integratzaile gisa eta familiek seme-alabei eskain diezaieketen baliabide baliotsu gisa islatzea da.

Kontseilariak honakoa adierazi zuen: "euskara egungo eta etorkizuneko balioa da, munduari irekia, eta gure seme-alabei balioa eta aberastasuna ematen die. Oraingo eta etorkizuneko hizkuntza. NASTATen inkestaren arabera, 30 urtetik beherako lau gaztetik bat euskalduna da. Gurasoen %30ek D eredua, hau da, hizkuntzan murgiltzea bermatzen duen eredua, aukeratzen dute 3 urteko seme-alaben hezkuntzarako, eta %20k A eredua. Gainera, Eusko Ikaskuntzak bizikidetzari buruz egindako azterlanak adierazten duen bezala, gazteek gero eta gehiago ikusten dute euskara balio positibo gisa".

Hiru mintegi on line

Kanpainak zenbait webinar ditu, joan den azaroan hasi zirenak, toki-erakundeekin elkarlanean antolatutako "eskola, bihurtu aukera/era.eus, zure lankidea" jardunaldiekin, euskaraz eskolatutako haurren familientzat eta eskolatzean hizkuntza horrekin curriculumean kontaktua dutenentzat.

Hitzaldi horien arrakastaren ondorioz, berriz ere bigarren ziklo bat programatu da, Nafarroa bezalako erkidego batean euskara ezagutzearen eta erabiltzearen balioaz sentsibilizatzeko.

Kanpaina 3 urtetik beherako haurren gurasoei zuzenduta dago bereziki, euskara seme-alaben hezkuntzarako elementu baliotsu gisa sustatzeko eta Nafarroako hezkuntza sisteman euskararen inguruan dauden aukeren berri emateko.

Hiru saioak hezkuntza arloko adituek zuzenduak izan dira. Internet bidez emanak zuzenean, eta familiek galderak egin zitzaketen.

Apirilaren 12an, 18:00etan, saioa izan zen, "El euskera y el multilingüismo en el contexto escolar" izenburupean, Jasone Cenoz EHUko Hezkuntzako Ikerketa eta Diagnosi Metodoen katedradunak aurkeztuta. Hona hemen ikusgai:

Apirilaren 13an, 18:00etan. Eduardo Aldasoro pedagogo eta hezkuntza adituak "Modelo D: inmersión lingüística en euskera" saioa aurkeztu zuen.

Apirilaren 14an, berriz, A ereduan euskara irakasten eskarmentu handia duen Juan Pedro Urabayen irakaslearen txanda izan zen. Bere hitzaldiaren izenburua "Ábreles la ventana del euskera, aprender euskera es una oportunidad". Hona:

Hitzaldien aurretik ikus-entzunezko hiru ekoizpen aurkeztuak ari dira. Bertan pertsona ezberdinek euskararen inguruan dituzten bizipenak eta iritziak kontatzen dituzte, haurren hezkuntzaren elementu gisa. Honako hauek izan dira parte-hartzaileak: Begoña Lanz, Alloko irakaslea; Leire Echeverria eta Ainhoa Iriarte, Garesko irakasleak; Ainhoa Unanua, Mañeruko ama eta erizaina; Jorge Nagore, Iruñeko aita eta kazetaria; Maite Espinosa, Buñuelgo ama eta alkatea; Raquel Jiménez, Cascanteko ama eta irakaslea; Pablo Hermoso de Mendoza, Lizarrako aita eta errejoneatzailea; África Baeta, ama eta kazetaria; eta Natalia Lacunza, Iruñeko kantaria. Hona hemen bideoak:

 

Kanpainaren osagarri, kartel orokor batzuk egin dira ("Regálales el euskera y llegarán muy alto Euskararekin gora eta gora beti!") bai eta herri bakoitzera egokitutako beste batzuk ere: Ablitas, Arguedas, Buñuel, Cabanillas, Cadreita, Caparroso, Cascante, Zarrakaztelu, Castejón, Cintruénigo, Corella, Cortes, Fitero, Fontellas, Fustiñana, Lodosa, Milagro, Monteagudo, Murchante, Olite, Azkoien, Ribaforada, San Adrian, Zangoza, Sartaguda, Tafalla, Tudela, Valtierra eta Alesbes

 

facebook
0
twitter

Atzera
Gora