Albisteak
Euskarabideak euskara udal eremuan erabiltzeko eta sustatzeko laguntzen deialdia argitaratu du. Laguntzek Nafarroako udalek eta mankomunitateek aurkezturiko jarduerak eta proiektuak ordaintzen lagunduko dute.
Nafarroako Gobernuak euskara udal eremuan erabiltzeko eta sustatzeko laguntzen deialdia argitaratu du gaur. Deialdiaren diru hornidura 147.000 eurokoa da eta kopuru hori toki entitateek proposaturiko jarduera programak finantzatzera bideratuko da.
Era berean, ahalmen tekniko nahikorik ez duten toki entitateei aholkularitza zuzena jasotzeko aukera ematen die.
Toki entitate bakoitzak bere aldetik edo taldean aurkeztutako programa horiek baloratzeko, ondoko esparruak aintzat hartuko dira:
- Bizitza kulturalean eta sozialean euskararen erabilerarako jarduerak.
- Euskararen presentziarako jarduerak.
- Euskarazko prestakuntza administrazio publikoetako langileendako eta udalbatzetako kideendako.
Balorazioa deialdian ezarritako irizpideen arabera eginen da eta toki entitate bakoitzaren urteko jarduketa programaren barneko jarduerei aplikatuko zaizkie irizpide horiek.
Eskabideak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, deialdiaren ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Eskabidearen tramitazio elektronikora sarbidea Nafarroako Gobernuko orri elektronikoko Zerbitzuen Katalogoan horretarako gaitu den fitxatik eginen da: "Euskara udal eremuan erabiltzeko eta sustatzeko laguntzak".
Era berean, bertan zehaztuko dira tramite guztia egiteko jarraibideak.
Deialdia martxoaren .25eko NAOn eskuragarri dago: http://www.navarra.es/home_eu/Actualidad/BON/Boletines/2015/57/Anuncio-13/?Anadir=1