Albisteak

Euskarabideak 92 toki erakunderi laguntzak eman dizkie euskara sustatzeko eta erabiltzeko

2023-06-09

Dirulaguntzak, guztira 915.000 eurokoak, udal esparruan hizkuntza sustatzeko programak garatzeko dira

Euskarabidea-Euskararen Nafarroako Institutuak 915.000 euroko laguntzak eman dizkie Foru Komunitateko 92 toki erakunderi, euskara erabili eta sustatzeko. Aurtengo deialdian, 2022an baino 40.000 euro gehiago izan dira, eta iaz baino bi erakunde gehiagok parte hartu dute.

Toki erakunde onuradunek hiru modalitatetan parte hartu ahal izan dute. A modalitateari dagokionez, 515.293,73 euro esleitu dira jarduera soziokulturalak, errotulazioa eta argitalpenak, tailerrak edo prestakuntza-ikastaroak antolatzeko. B modalitateak hainbat toki-erakundek elkarrekin egindako programak hartzen ditu.

207.737,83 euro bideratu dira Euskara Zerbitzua duten 27 udal eta mankomunitateetara. Diruz lagundutako proiektuak askotarikoak dira: Ze berri! aldizkaria, merkataritzaren arloko programak, literatur lehiaketak, transmisio-kanpainak, eskolaz kanpoko haurrentzako tresna eta produktu digitalak, irakurketa-kanpainak eta ahozko erabilera sustatzen duten programak.

C modalitatearen bidez diruz laguntzen dira euskara zerbitzu tekniko berriak sortzeko eta finkatzeko gastuak, langileak prestatzeko ordezkapenak, hizkuntza-paisaiaren inguruko programa integralak, azterlan soziolinguistikoak eta hizkuntza-plangintzarekin lotutako hausnarketa eta partaidetza-prozesuak. Mota horretako ekintzetarako 191.968,33 euro bideratu dira.

Esleipenaren ebazpena.

facebook
0
twitter

Atzera
Gora