Albisteak
Euskarabideak 50 ekitaldi baino gehiago antolatu ditu gazteentzat eta haurrentzat, Euskararen Nazioarteko Eguna dela-eta
Gora Gora Fest 2021 zikloa azaroaren 5ean hasi eta abenduaren 12an amaituko da, Nafarroa osoan euskararen ahozko kultura zabaldu ondoren
Euskararen Nazioarteko Eguna dela-eta, Euskarabideak, euskarazko kultur zikloa antolatu nahi izan du, Gora Gora Fest 2021 izenburupean. Hainbat jarduerek osatuko dute: antzezlanak (horietako batzuk musikalak direnak), inprobisazioek, itzalen tailerrak, berdintasuna sustatzen duten liburutegi ibiltariak eta beste jarduera batzuk, presentzialak zein online.
Zikloa prentsaurrekoan aurkeztu dute Herritarrekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok eta Euskarabidearen zuzendari kudeatzailea den Mikel Arregik.
Ollo kontseilariak nabarmendu du euskara, gaztelaniarekin batera, Nafarroako gizartea kohesionatu behar duen balioa dela, partekatzen dugun balioa; horretaz harro sentitzen gara. “Horretarako, beharrazkoa da euskara nafar, erdaldun edo elebidun guztiok batuko gaituen hizkuntza bezala hartzea”.
Bestalde, Mikel Arregik iragarri du Gora Gora Fest 2021 51 herritara iritsiko dela, hiri nahiz eskualdeetako buruetara, herri txikietara, Mendialdekoetara nahiz Erdialdekoetara eta Erriberakoetara. “Ahalegin handia egin da kultura eskaintza hau kultura-zirkuituen egoitza izan ohi ez diren herri askotara eramateko”.
Herriak honako hauek dira: Orbaitzeta, Lesaka, Ezkurra, Castejón, Gares, Tutera, Villatuerta, Aurizberri, Erronkari, Burgi, Doneztebe, Faltzes, Fontellas, Aniz, Zudairi, Lizoain, Jaurrieta, Uharte Arakil, Lodosa, Zarrakaztelu, Erriberri, Zizur Nagusia, Etxauri, Sunbilla, Irurita, Corella, Mugiro, Uharte, Bera, Esparza, Allo, Zangoza, Oibar, Luzaide, Lezaun, Ezkaroze, Larraintzar, Goizueta, Auritz, Viana, Barasoain, Izaba, Agoitz, Adiós, San Adrián, Antsoain, Larraga, Mañeru, Sartaguda, Irurtzun eta Alesbes.
Jarduerak haurrei eta gazteei zuzenduta daude bereziki, oro har familientzako ikuskizunak dira. Belaunaldi berrietan euskara sustatzea eta euskarazko kultur ekimenen eskaintza handitzea Euskarabidearen helburu estrategikoa da.
Euskararen Nazioarteko Eguneko kultur jardueren kokapena Foru Komunitateko geografia osoa kontuan hartuta egin da. Gora Gora Festen diseinuan herri txikietara eraman nahi izan dira ikuskizunak, orokorrean kultur eskaintza murritzagoa izan dezaketelako. Era berean, euskararen presentzia murritzagoa den tokietara eraman nahi izan da. Hain zuzen ere, hori baita ziklo honen helburua: eskola bidez euskara dakiten belaunaldi berriei haien herrian euskarazko ekimen artistiko eta interesgarriak izatea.
Tokian toki, guztira 52 kultur jarduera antolatu dira, horretaz gain online bidezko 3 saio izango dira. Ikuskizun guztiak doan izango dira.
Ikuskizunak
Programak jarduera ezberdinak ditu: antzezlanak, antzezlan musikalak, inprobisazioek, itzalen tailerrak, berdintasuna sustatzen duten liburutegi ibiltariak eta beste jarduera batzuk, presentzialak naiz online bidezkoak.
Programa, zehazki webgune honetan paratu dugu. Xehetasunak bertan ikusi ahal izango dira: ikuskizunak noiz eta non izango diren eta ikuskizunei buruzko deskribapena gaztelaniaz eta euskaraz.
Kultur zikloaren kudeaketa Tdiferencia enpresa nafarrak egin du, hari esleitu zitzaion kontratu publikoaren bidez Euskarabideak lizitatu zuen kultur zikloa, 55.660 euroko diru gastuarekin.
Hedabide plana ere prestatu da 34.000 eurokoa, aldizkarietan, prentsa idatzian, online prentsan eta sare sozialetan zabaltzeko. Kultur zikloa iragarriko da prentsa idatzian (Diario de Navarra, Diario de Noticas, Nafarroak Hitza, Gara, Argia), onlineko hedabideetan (Diario de Navarra, Diario de Noticias, Naiz, Navarra.com, Berria, pamplonactual.com) eta sare sozialetan ere dinamizazioa eta sustapena egingo da.
Egitarau osoa ikusteko sakatu hemen.
Deskargatu hemen zure herriko kartela
Adiós / Adios, Aoiz / Agoitz, Aibar / Oibar, Allo, Aniz, Ansoáin / Antsoain, Aurizberri / Espinal, Barásoain / Barasoain, Bera, Burgui / Burgi, Carcastillo / Zarrakaztelu, Castejón (aza. 10 nov.), Castejón (aza. 21 nov.), Corella, Doneztebe / Santesteban, Roncal / Erronkari, Esparza de Galar / Espartza Galar, Etxauri, Ezcároz / Ezkaroze, Ezkurra, Falces / Faltzes, Fontellas, Puente la Reina / Gares, Goizueta, Huarte / Uharte, Irurita, Irurtzun, Isaba / Izaba, Jaurrieta, Larraga, Larraintzar, Lesaka, Lezaun, Lizoain, Lodosa, Luzaide / Valcarlos, Mañeru, Mugiro, Olite / Erriberri, Orbaizeta, San Adrián, Sartaguda, Sunbilla, Tudela / Tutera, Uharte Arakil, Viana, Villafranca / Alesbes, Villatuerta, Sangüesa / Zangoza, Zizur Mayor / Zizur Nagusia, Zudaire / Zudairi.