Albisteak
Europako Kontseiluak emandako Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunaren betetze mailari buruzko hirugarren txostena aurkeztu du Espainiak, 2006-2009 aldiari dagokiona.
Lurralde Lankidetzarako Estatu Idazkaritzaren Autonomia Garapenerako Zuzendaritza Nagusiak prestatu du txostena, autonomia erkidegoen lankidetzarekin.
Txostenean jasotzen da autonomia erkidegoetako estatutuetan ofizialtasuna aitortua duten hizkuntzen egoera: katalana Katalunian eta Balear Uharteetan, galegoa Galizian, valentziera Valentziako Erkidegoan, euskara Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan, eta aranera Katalunian. Ofizialak ez diren eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzak ere azaltzen dira: Galiziatik kanpoko galegoa (Extremaduran, Gaztela eta Leonen eta Asturiasen) asturiera eta leonera (Asturiasen eta Gaztela eta Leonen), portugesa (Gaztela eta Leonen eta Extremaduran), aragoiera Aragoin, katalana Aragoin, valentziera Murtzian, dariya Ceutan, tamazighta Melillan, erromania, kaloa, hizkuntza hebrearrak eta bestelako hizkuntzak.
Europako Gutunaren 15. artikuluan xedatzen da aldeek aldian-aldian txosten bat aurkeztuko diotela Europako Kontseiluko idazkari nagusiari. Bertan azalduko dira jarraitutako politika, Gutunaren II. atalaren arabera, eta III. ataleko xedapenen artean onartu dituztenak aplikatze aldera hartutako neurriak. Txostena publikoa izanen da.
2010eko uztailaren 30ean igorritako txostena gaztelaniaz eta ingelesez dago eskuragarri, ondoko helbidean:
Gaztelaniaz: http://www.coe.int/t/dg4/education/minlang/Report/PeriodicalReports/SpainPR3_es.pdf
Ingelesez: http://www.coe.int/t/dg4/education/minlang/Report/PeriodicalReports/SpainPR3_en.pdf