Albisteak
Etxepare Saria
2011-11-08
"Euria ari duenean" haurrentzako argitalpena aurkeztu dute.
Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako 14 mankomunitate eta udaletako euskararen udal zerbitzuek "Euria ari duenean" argitalpena aurkeztu dute gaur Iruñean. Argitalpena haurrentzako euskarazko bilduma da, Leire Salaberria gipuzkoarrak idatzi eta irudiz hornitu duena.
Argitalpena Foru Gobernuaren eta tokiko erakundeen artean udalerri mailan euskararen erabilera normalizatzeko adostutako lankidetza hitzarmenari esker lortu da. Gobernuak jarduera horietarako 7.000 euro ematen ditu.