Albisteak
Egitaraua finkatua
Udaltopen XIV. edizioa ate-joka dugu, eta dagoeneko egitaraua guztiz finkatuta dago.
Berritasun aipagarrienak bi dira: batetik, Xan Aire Seaska-Ikastolen elkarteko ordezkaria izango dugula gure artean. Ipar Euskal Herrian haur eta nerabeen euskarazko errealitatea hobetzeko gakoak emango ditu Seaskako ordezkariak, beti ere bere ikuspegitik.
Bestalde, hitzaldi eta hitzaldi artean aurtengo gaiarekin lotura duten praktika onak ezagutzeko aukera izango da, bideo-testigantza bidez. Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako, Ipar Euskal Herriko eta Nafarroako testigantzak jaso ditugu, eta esperientziak bideo laburretan ezagutzeko aukera izango da.
Azken egunak izena emateko
Izen-emate epea zabalik dago maiatzaren 3ra arte eta matrikulak webguneko Izen ematea atalean egin behar dira. Hamalaugarren edizioa Manuel Lekuona Kultur Etxean (65 €, bazkaria eta bi egunetako hamaiketako barne) edo online jarraitu ahal izanen da (15 €).