Albisteak

Aste honetako toponimoa

2012-06-15

 

BARRANCO DE LOS MOROS

 

 

Udalerria.- Falces
 
Ahoskapena- barránco los móros (1992)
 
Glosarioa.- MORO: edo euskaraz mairua, hitz honek ez zuen inondik ere gaur egun ematen zaion ezaugarri gutxiesgarria. Nafarroako toponimian izaki magikoa eta ahaltsua da, eraikin ikusgarriak egiteko gai dena. Nabarmentzekoa da izaera magiko hau arrunta dela Nafarroako euskal toponimoetan eta erromanikoetan. Lodosa eta Errioxako mugan II mendean eraikitako erromatar akueduktua dago, Trajano eta Adriano garaian eraikia. Alabaina, Lodosan Puente de los Moros esaten diote. Bestalde, euskal toponimia duen Nafarroan, iturri asko, harriz landuak eta fabrika bikainekoak, Mairuiturri ‘mairuen iturri’ bezala ezagunak dira. Mairuak maiztasunez azaltzen dira Nafarroako toponimian, erromantzez (moro) nola euskaraz (mairu); eta ez gutxitan, topatzen ditugu gaur egungo erromantzeko forma (Fuente del Moro, Itzan) eta ongi dokumentatutako euskarazkoa (Mairuiturri). Oro har, ez dira erreferentzia historikoa duten toponimoak, ezta Erriberan ere; eraikuntza ikusgarriak atxikitzen zaizkien pertsonaia mitikoak baizik, herri xeheak asmatutakoak (esaterako, Urbasako trikuharri tumuluak, Ameskoarrek Matamoros deituak). Jose María Satrustegiren arabera, mairuak leku guztietako kondairen geruza baten parte dira, aparteko garaiera eta indarra duten gizakiena. Tokiaren arabera, geruza hau pertsonaia batzuek edo besteek betetzen dute. Aipatzen du Sakanan, esaterako, eginkizun hori jentilek betetzen duten tokian, ez direla mairuen gaineko kondairak ezagutzen.
 

Toponimia fitxa: toponimianavarra.tracasa.es/ficha.aspx

 

facebook
0
twitter

Atzera
Gora