Albisteak
Aste honetako toponimoa
2012-06-08
AIANZ
Udalerria.- Longida
DOK.- Aianz (1280, NEN); Ayantz (1268, 1380, NEN); Ayanz (1278, 1366, 1591, NEN);
OHARRAK.- Jauntza lekua, jauregia eta ertaroko dorrea, izen bereko konderriaren burua. Jauregia edo gotor dorrea, armadako kabo bezala azaltzen da erreinuko nomina ofizialean. Zangotzako diruzainaren kontuetan, 1402an, petxa emaile bakar batekin azaltzen da Longida ibarreko leku hau, hildako nekazarien onibarren gaineko zerga ordaintzen zitzaiola jauregiko nagusiari, honek 2 kahize eta 2 erregu gari ordainduz, “ Iruñeko zerga”, 2 kahize eta 1 erreguren baliokide “Agoizko zerga”. 1433ko diruzainaren kontuetan esaten da ez zela petxarik ordaintzen, “toki hartan ez delako inolako nekazaririk bizi kobratu ahal izateko”. 1366an 3 su zeuden. (DN); Konderri eratu zen (1699) Francisco de Agirreren mesedetan, jauregiko jauna. 1802an eliza eta Aianzko kondeen jauregia besterik ez zegoen, zeinetan 12 pertsona bizi ziren. 1850ean jauregia Besollako markesarena zen. (GEN)