Albisteak
Aste honetako toponimoa
2012-06-01
RIO DE LOS ALEMANES
Udalerria.- Iruña
OHARRAK.- “1915etik 1916ra alemaniar multzo bat errefuxiatu zen Iruñean, Kamerundik zetozenak. Etorri berrian Ziudadelan kokatuak izan ziren eta, geroago, hirian barrena egokitu ziren…Laster alemaniar haiek Arga ibaira bainua hartzera joaten hasi ziren maiztasun eredugarriz, non eta 1917ko neguan izotza ere hautsi behar izan baitzuten ur jelatutan murgildu ahal izateko. 1919ko ekainaren 13an, Karelius A. Arutzen jaun alemaniar jatorrizkoari, Magdalena auzoan ”…Arga ibaiaren ertzean, bainuetarako etxola bat jartzea” baimentzen zion txostena onetsi zuen Udalak. Laster inguru hura rio de los alemanes izendatu zen…(PCB II,53)