Albisteak
Aste honetako toponimoa
2012-11-06
PEÑAEXCOMULGADA
Udalerria.- Castillo-Nuevo
AHOZKOA.- péñaskomulgáda (1993, oral)
OHARRAK.- Ez du ematen izenaren jatorriak XVI. mendean izan ziren deskumikatzeekin lotura izanen duenik.
Jacako (1501) eta Iruñeko (1509) eliz auzitegietan izandako prozesu bati esker badakigu 1476an Castillo-Nuevokoak Berduneko lurretan sartu zirela eta 650 abelburu (azienda xehea) harrapatu zituzten, Jacako kalonje batenak zirenak, eta horregatik deskumikatu edo elizatik kanporatu zituzten. Castillo-Nuevokoek beren burua defendatu zuten esanaz aragoiarrek gotorlekua suntsitu zutela gazteluzaina erosi ondoren.