Albisteak
Aste honetako toponimoa
2012-05-04
ARROSADIA
Udalerria.- Pamplona / Iruña
DOK.- rosari (1724, PR MON C.18); arrosadia (1779, AGN CL L4 Nº 180); rosalia (1884, CAT); rosalía (1890, CAT); arrosalia (1981, I.G.N.-25 141-2)
OHAR.- Printzearen Gotorlekuko hegaletik Sadar ibaia eta egungo Zaragozako etorbideraino hedatzen da. Dermio honen alde batean Milagrosa auzoa eratu zen. Euskarazko arrosa eta ugaritasunezko –di atzizkia dira bere osagaiak. Horrela bada, arrosak dauden lekua adierazi nahi du.
Sitnako lotura.-sitna.navarra.es/navegar/toponimo.aspx