Albisteak

2025-26 ikasturteko euskara ikastaroak. 1. Matrikula epea

2025-04-23

Foru, Estatu eta Toki Administrazioetako langileek 2025-2026 ikasturteko euskara ikastaroetan izena emateko aukera izanen dute maiatzaren 7tik 12ra.

Izen ematea helbide honetan egingo da: https://kudeaketa.euskarabidea.net

Eskaera fitxa ere bete behar da eta, dagokion ordu konpentsazioa lortu nahi izanez gero, laneko arduradunari baimena eskatu, matrikula egin aurretik.

Ikastaroei buruzko argibide guztiak ikusteko sakatu hemen.

Lehenengo epe honen ikastaro eskaintza ikusteko sakatu hemen:

Informazio gehiago nahi izanez gero deitu 848 425213 / 848 426054 telefonoetara edo idatzi helbide honetara: euskarabidea@navarra.es.

facebook
0
twitter

Atzera
Gora