Albisteak

2024/2025 ikasturteko euskara ikastaroak. 1. matrikula epea

2024-04-19

Foru, Estatu eta Toki Administrazioetako langileek 2024-2025 ikasturteko euskara ikastaroetan izena emateko aukera izanen dute maiatzaren 8tik 13ra.

Eskaintza ikusteko klikatu hemen

GOGORATU BAIMEN FITXA BIDALTZEAZ GAIN, MATRIKULA PLATAFORMAN EGIN BEHAR DUZULA.

Matrikula egiteko jarraibideak

  • Online:
    • Esteka honetan duzu ikastaroa eskatzeko lotura.
    • Lehen urratsa da plataformako erabiltzailea (zure NAN zenbakia letrarekin) eta pasahitza idaztea.
    • Ezin izan baduzu pasahitza berreskuratu, idatzi mezu bat euskarabidea@navarra.es helbide elektronikora.
    • Ikasle berria bazara, inprimaki osoa bete beharko duzu; ondoren, mezu bat jasoko duzu erabiltzailea martxan jartzeko.
    • Sistemaren barruan zaudenean, IKASTAROAK izeneko atalean sartu; "+ Izena eman ikastaro gehiagotan" ikusiko duzu; sartu eta ikastaroa aukeratu.
    • Oroitu zaitez ikastaro bakarra eska dezakezula; zuk eskatutako taldea osatzen ez bada, beste aukera batzuk eskainiko zaizkizu.
  • Aurrez aurre: Euskaltegiko bulegoan (Paulino Caballero k., 13)

Eskaera fitxa 

Mailaketa proba: ekainaren 11an egingo da.

  • Nork egin behar du: ikasle berriek eta berriro izan nahi dutenek.
  • Salbuespenak:
    • Azkeneko bi ikasturteetan Euskarabidean ikasle izan direnak.
    • A1.1 maila (hasierako maila) egin nahi dutenak: mezu bat bidaliko dute euskarabidea@navarra.es helbidera.
    • Azkenengo bi ikasturteetan Zubiarte edo Hizkuntza Eskola Ofizial batean ikasle izan direnak. Horretarako, egiaztagiriaren kopia bat bidaliko dute euskarabidea@navarra.es helbidera.
  • Mezurik jaso ezean, Euskarabidea ikaslearekin harremanetan jarriko da mailaketa proba egiteko ordua zehazteko.

Ikastaroen inguruko argibide orokorrak ikusteko sakatu hemen.

Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 848425213 / 848 426054 telefonora edo idatzi euskarabidea@navarra.es helbidera.

facebook
0
twitter

Atzera
Gora