Albisteak
2023/2024 ikasturteko euskara ikastaroak. 1. matrikulaldia
2023-05-09
Maiatzaren 10etik 16ra euskara ikastaroetan izena emateko aukera izango dute Estatu, Foru eta Toki Administrazioetako langileek.
Eskaintza ikusteko klikatu hemen
GOGORATU BAIMEN FITXA BIDALTZEAZ GAIN, MATRIKULA PLATAFORMAN EGIN BEHAR DUZULA.
Matrikula egiteko jarraibideak
- Online:
- Esteka honetan duzu ikastaroa eskatzeko lotura.
- Lehen urratsa da plataformako erabiltzailea (zure NAN zenbakia letrarekin) eta pasahitza idaztea.
- Ezin izan baduzu pasahitza berreskuratu, idatzi mezu bat euskarabidea@navarra.es helbide elektronikora.
- Ikasle berria bazara, inprimaki osoa bete beharko duzu; ondoren, mezu bat jasoko duzu erabiltzailea martxan jartzeko.
- Sistemaren barruan zaudenean, IKASTAROAK izeneko atalean sartu; "+ Izena eman ikastaro gehiagotan" ikusiko duzu; sartu eta ikastaroa aukeratu.
- Oroitu zaitez ikastaro bakarra eska dezakezula; zuk eskatutako taldea osatzen ez bada, beste aukera batzuk eskainiko zaizkizu.
- Aurrez aurre: Euskaltegiko bulegoan (Paulino Caballero k., 13)
Eskaera fitxa
- Formularioa bete behar duzu eta euskarabidea@navarra.es helbidera bidali, kasu guztietan, baimena izanda edo baimenik gabe. Baimena jasotzeko zain bazaude, zehaztu hori formularioan bertan, eta behin betikoa lortutakoan, bidali sinatuta gure helbidera euskarabidea@navarra.es .
Mailaketa proba: ekainaren 13an egingo da.
- Nork egin behar du: ikasle berriek eta berriro izan nahi dutenek.
- Salbuespenak:
- Azkeneko bi ikasturteetan Euskarabidean ikasle izan direnak.
- A1.1 maila (hasierako maila) egin nahi dutenak: mezu bat bidaliko dute euskarabidea@navarra.es helbidera.
- Azkenengo bi ikasturteetan Zubiarte edo Hizkuntza Eskola Ofizial batean ikasle izan direnak. Horretarako, egiaztagiriaren kopia bat bidaliko dute euskarabidea@navarra.es helbidera.
- Mezurik jaso ezean, Euskarabidea ikaslearekin harremanetan jarriko da mailaketa proba egiteko ordua zehazteko.
Ikastaroen inguruko argibide orokorrak ikusteko sakatu hemen.
Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 848425213 telefonora edo idatzi euskarabidea@navarra.es helbidera.