Albisteak
2022/2023 ikasturteko 2. matrikulaldia:Euskara ikasteko ikastaroak
2022-11-07
Azaroaren 9tik 15era 2022-2023 euskara ikasteko ikastaroetan izena emateko aukera izango dute Estatu, Foru eta Toki Administrazioetako langileek.
Matrikula egiteko jarraibideak
- Online:
- Hurrengo estekan ikastaroa eskatzeko lotura duzu.
- Lehen urratsa da plataformako erabiltzailea (zure NAN zenbakia letrarekin) eta pasahitza idaztea.
- Ezin izan baduzu pasahitza berreskuratu, idatzi mezu bat euskarabidea@navarra.es helbide elektronikora.
- Ikasle berria bazara, inprimaki osoa bete beharko duzu; ondoren, mezu bat jasoko duzu erabiltzailea martxan jartzeko.
- Sistemaren barruan zaudenean, IKASTAROAK izeneko atalean sartu; "+ Izena eman ikastaro gehiagotan" ikusiko duzu; sartu eta ikastaroa aukeratu.
- Oroitu zaitez ikastaro bakarra eska dezakezula; zurea ateratzen ez bada, beste aukera batzuk eskainiko zaizkizu.
Mailaketa proba: Abenduaren 14an egingo da. Egin behar baduzu kontaktatuko zaitugu ordua finkatzeko.
- Nork egin behar du: ikasle berriek eta berriro izan nahi dutenek.
- Salbuespenak:
- A1.1 maila (hasierako maila) egin nahi dutenak: mezu bat bidaliko dute euskarabidea@navarra.es helbidera.
- Azkenengo bi ikasturteetan Euskarabidean ikasle izan direnak.
- Azkenengo bi ikasturteetan Zubiarte edo Hizkuntza Eskola Ofizial batean ikasle izan direnak. Horretarako, egiaztagiriaren kopia bat bidaliko dute euskarabidea@navarra.es helbidera.
- Mezua jaso ezean, Euskarabideak ikaslearekin kontaktuan jarriko da mailaketa proba egiteko
Baimena /formularioa:
- Formularioa bete behar duzu eta euskarabidea@navarra.es helbidera bidali, kasu guztietan, baimena edo baimenik gabe, baimena jasotzeko zain bazaude zehaztu hori formularioan bertan, eta behin betikoa lortuta bidali hori ere, sinatuta, gure helbidera euskarabidea@navarra.es .
Ikastaroei buruzko argibide guztiak ikusteko sakatu hemen.
Informazio gehiagorako deitu 848425213 telefonora edo idatzi euskarabidea@navarra.es helbidera.