Albisteak

2019/2020 ikasturteko 2. matrikulaldia:Euskara ikasteko ikastaroak.

2019-11-14

Azaroaren 14tik 20ra 2020ko urtarriletik ekainera bitartean euskara ikasteko ikastaroetan izena emateko aukera izango dute Estatu, Foru eta Toki Administrazioetako langileek.

Matrikula egiteko jarraibideak

  • Aurrez aurre: Euskarabideak dituen edozein egoitzatan.
  • Online:
    • Hurrengo estekan ikastaroa eskatzeko lotura duzu.
    • Lehen urratsa da plataformako erabiltzailea (zure NAN zenbakia letrarekin) eta pasahitza idaztea.
    • Ezin izan baduzu pasahitza berreskuratu, idatzi mezu bat euskarabidea@navarra.es helbide elektronikora.
    • Ikasle berria bazara, inprimaki osoa bete beharko duzu; ondoren, mezu bat jasoko duzu erabiltzailea martxan jartzeko.
    • Sistemaren barruan zaudenean, IKASTAROAK izeneko atalean sartu; "+ Izena eman ikastaro gehiagotan" ikusiko duzu; sartu eta ikastaroa aukeratu.
    • Oroitu zaitez ikastaro bakarra eska dezakezula; zurea ateratzen ez bada, beste aukera batzuk eskainiko zaizkizu.

Mailaketa proba:

  • Nork egin behar du: ikasle berriek eta berriro izan nahi dutenek.
  • Salbuespenak:
    • A1.1 maila (hasierako maila) egin nahi dutenak: mezu bat bidaliko dute euskarabidea@navarra.es helbidera.
    • Azkenengo bi ikasturteetan Euskarabidean ikasle izan direnak.
    • Azkenengo bi ikasturteetan Zubiarte edo Hizkuntza Eskola Ofizial batean ikasle izan direnak. Horretarako, egiaztagiriaren kopia bat bidaliko dute euskarabidea@navarra.es helbidera.
  • Mezua jaso ezean, Euskarabideak ikaslearekin kontaktuan jarriko da mailaketa proba egiteko.

Baimena /formularioa:

Ikastaroei buruzko argibide guztiak ikusteko sakatu hemen.

Informazio gehiagorako deitu 848425213 / 848426054 telefonoetara edo idatzi euskarabidea@navarra.es helbidera.

facebook
0
twitter

Atzera
Gora