Albisteak
2016/2017 ikasturteko toki hutsak - matrikulaldia
Abuztuaren 29 eta 30ean 2016-2017 ikastaroetan gelditu diren toki hutsetan izena emateko aukera izango dute Estatu, Foru eta Toki Administrazioetako langileek.
2016/17 IKASTURTERAKO TOKI HUTSAK
Matrikula egiteko jarraibideak
- Aurrez aurre: Euskarabideak dituen edozein egoitzatan.
- Online:
- Hurrengo estekan ikastaroa eskatzeko lotura duzu.
- Lehen urratsa da plataformako erabiltzailea (zure NAN zenbakia letrarekin) eta pasahitza idaztea.
- Ezin izan baduzu pasahitza berreskuratu, idatzi mezu bat euskarabidea@navarra.es helbide elektronikora.
- Ikasle berria bazara, inprimaki osoa bete beharko duzu; ondoren, mezu bat jasoko duzu erabiltzailea martxan jartzeko.
- Sistemaren barruan zaudenean, IKASTAROAK izeneko atalean sartu; "+ Izena eman ikastaro gehiagotan" ikusiko duzu; sartu eta ikastaroa aukeratu.
- Oroitu zaitez ikastaro bakarra eska dezakezula; zurea ateratzen ez bada, beste aukera batzuk eskainiko zaizkizu.
Mailaketa proba:
- Nork egin behar du: ikasle berriek eta berriro izan nahi dutenek.
- Data: Abuztuaren 31an, ikaslearekin kontaktuan jarriko gara.
- Salbuespenak:
- A1.1 maila (hasierako maila) egin nahi dutenak: mezu bat bidaliko dute euskarabidea@navarra.es helbidera.
- Azkenengo bi ikasturteetan Euskarabidean ikasle izan direnak.
- Azkenengo bi ikasturteetan Zubiarte edo Hizkuntza Eskola Ofizial batean ikasle izan direnak. Horretarako, egiaztagiriaren kopia bat bidaliko dute euskarabidea@navarra.es helbidera.
- Aurreko baldintzaren bat betetzen ez bada, Euskarabideak ikaslearekin kontaktuan jarriko da mailaketa proba egiteko.
Baimena:
- Baimena baduzu mesedez bidali euskarabidea@navarra.es helbidera.
- Ikastaroa zure denboran egiten baduzu, bidali mezua euskarabidea@navarra.es helbidera hori adieraziz.
Ikastaroei buruzko argibide guztiak ikusteko sakatu hemen.
Informazio gehiagorako deitu 848425213 / 848426054 telefonoetara edo idatzi euskarabidea@navarra.es helbidera.