Albisteak

2015/2016 ikasturteko 2. matrikulaldia

2015-12-01

Azaroaren 19tik abenduaren 2ra ikastaro trinkoetan izena emateko aukera izango dute Estatu, Foru eta Toki Administrazioetako langileek:

Azaroaren 19tik abenduaren 2ra hurrengo ikastaro trinkoetan izena emateko aukera izango dute Estatu, Foru eta Toki Administrazioetako langileek: 

IKASTARO TRINKOAK
Mailak
Data
A1.1 eta A1
Urtarrilaren 11tik otsailaren 5era
A2 eta B1
Otsailaren 10etik martxoaren 8ra
B2 eta C1
Apirilaren 4tik 29ra
B1 eta B2
Maiatzaren 5etik ekainaren 1era
 
Ikastaroen ordutegia: Astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:30ak arte.
 
Matrikula egiteko jarraibideak
 
  • Aurrez aurre: Euskarabideak dituen edozein egoitzatan.
  • Online:
    • Hurrengo estekan ikastaroa eskatzeko lotura duzu.
    • Lehen urratsa da plataformako erabiltzailea (zure NAN zenbakia letrarekin) eta               pasahitza idaztea.
    • Ezin izan baduzu pasahitza berreskuratu, idatzi mezu bat euskarabidea@navarra.es               helbide elektronikora.
    • Ikasle berria bazara, inprimaki osoa bete beharko duzu; ondoren, mezu bat jasoko duzu erabiltzailea martxan jartzeko.
    • Sistemaren barruan zaudenean, IKASTAROAK izeneko atalean sartu; "+ Izena eman            ikastaro gehiagotan" ikusiko duzu; sartu eta ikastaroa aukeratu.
    • Oroitu zaitez ikastaro bakarra eska dezakezula; zurea ateratzen ez bada, beste aukera batzuk eskainiko zaizkizu.
 
Mailaketa proba:
 
  • Nork egin behar du: ikasle berriek eta berriro izan nahi dutenek.
  • Salbuespenak:
    • A1.1 maila (hasierako maila) egin nahi dutenak: mezu bat bidaliko                                   dute euskarabidea@navarra.es helbidera.
    • Azkenengo bi ikasturteetan Euskarabidean ikasle izan direnak.
    • Azkenengo bi ikasturteetan Zubiarte edo Hizkuntza Eskola Ofizial batean ikasle izan             direnak. Horretarako, egiaztagiriaren kopia bat bidaliko dute               euskarabidea@navarra.es helbidera.
  • Mezua jaso ezean, Euskarabideak ikaslearekin kontaktuan jarriko da mailaketa proba egiteko
 
Baimena:
 
 
Ikastaroei buruzko argibide guztiak ikusteko sakatu hemen.
 
Informazio gehiagorako deitu 848426054 telefonora edo idatzi euskarabidea@navarra.es helbidera.

 

 

facebook
0
twitter

Atzera
Gora