Dirulaguntzak

Irabazi asmorik gabeko elkarteetan 2024an euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko, euskara planak egin edo/eta ezartzeko, neurri puntualak hartzeko edo eduki digitalak egokitzeko laguntzak

2024an Nafarroako Foru Komunitatean dauden irabazi asmorik gabeko elkarteetan euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko laguntzak emateko deialdia.

Norentzat: Nafarroan kokaturik dauden irabazi asmorik gabeko elkarteentzat, euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko, euskara planak egin edo/eta ezartzeko, neurri puntualak hartzeko edo eduki digitalak egokitzeko.

Bideratu den aurrekontua gehienez ere 102.000 eurokoa da.

Modalitateak:

  • 1. modalitatea: Erreferentzia Marko Estandarrean (EME) oinarritutako euskara plan bat egitea. 10.000 euro.
  • 2. modalitatea: Euskara plan bat gauzatzeko aurreikusitako ekintzak kudeatzeko diru laguntza emanen da, beti ere aipatutako EME hori erreferentziatzat hartuta. 75.000 euro.
  • 3. modalitatea: EMEren proposamenen artean hautatutako ekintza puntualak, entitatean euskararen presentzia eta erabilera areagotzeko beharrezkotzat jotzen direnak, Euskara Plan bati lotu gabe. 5.000 euro.
  • 4.modalitatea: 12.000 euro, hauetara bideratutako inbertsioak:
    • Komunikazioaren teknologien esparruan euskara sustatzeko eta/edo zabaltzeko webguneak eta software-aplikazioak euskaraz sortzea
    • Lehendik dauden webguneen eta aplikazioen bilakaera, aldaketak, hobekuntzak: zerbitzu, funtzionaltasun eta eduki berriak ematea; diseinua edo irisgarritasuna hobetzea, gailu mugikorretan erabiltzeko egokitzea.
    • Webguneak eta software-aplikazioak euskaratzeko lanak.

53E/2024 FORU AGINDUA, apirilaren 25ekoa,zeinaren bidez laguntza-deialdi bat onesten baita irabazi-asmorik gabeko entitateetan euskararen erabilera eta presentzia sustatzen duten hizkuntza planak eta ekintza puntualak prestatzeko eta/edo ezartzeko eta eduki digitalak egokitzeko.

Informazio gehiago eskuratzeko, hemen sakatu.

Aurrekoak

Atzera