Nafarroako euskalkiak

Hegoaldeko goi nafarrera

EugiHistorikoki Nafarroako euskalkirik hedatuen eta mintzatuena izan da. Gaur egun, halere, galzorian dago, transmisiorako bide naturalak eten baitira.

Hedadurarik handieneko unean ondoko herri eta ibar hauetan euskaraz mintzatzen zen: Egaibar, Eguzkitza, Oteitza, Villatuerta, Zirauki, Mañeru, Gares, Izarbeibar, Artaxoa, Puiu, Orbaibar, Lerga, Uxue, Galipentzu, Zare, Leatxe, Irunberri eta Urraul. Badakigu herri horietan guztietan egin zela.

Historikoki oso garrantzitsua izan da euskalki hau Iruñerrian hitz egin zelako. Euskalki horretan idatzi ziren, besteak beste, Antso Eltsokoaren Doctrina Christiana lana, egun desagertua, edo Juen Beriaingoaren Tratado de Oir Misa lana (1621): "Iruñean usatzen denaz izkiriatzen dut, Erresuma honetako burua baita, eta Nafarroan zabalduena eta edonon ulerterrazena baita".

Baina, zalantzarik gabe, literaturgilerik handiena Joakin Lizarraga izan zen, Elkanoko erretorea. Prediku eta otoitz liburu anitz idatzi zuen eta horiek oro ezinbesteakoak dira Iruñerriko bertako hizkera galdua nolakoa zen jakin nahi bada.

Non mintzatzen da?

GipuzkeraHistorikoki hauxe izan da Nafarroako euskalkirik, hedatuena, mintzatuena eta berezkoena. Hedadura handiena zuen unean, herri eta ibar hauek zituen hegoaldeko muga: Ega ibarra, La Solana, Oteitza, Villatuerta, Zirauki, Mañeru, Gares, Itzarbe ibarra, Artaxoa, Puiu, Orba ibarra, Lerga, Uxue, Galipentzu, Zare, Leatxe, Irunberri, Urraul (herriok guztiok euskaldunak izandakoak.

Bonaparte printzeak Hegoaldeko goi nafarrera izendapena sortu zuen. Koldo Zuazok, berriz, nafarrera deizioa erabiltzen du.

Historia eta literatur erabilera

Gaur egun hegoaldeko goi nafarrera itzali hurren dago: oraindik badaude euskalki honetako hiztunak baina hizkuntzaren transmisio naturala etenda dago.
Historikoki oso garrantzi handiko euskalkia izan da eta Iruñean mintzatzen zen euskara ere euskalki honetakoa zen.

Hegoaldeko goi nafarreran idatzita daude hizkuntzaren aldetik inportantzia handia duten obrak: adibidez, segur aski euskaraz inprimatu zen lehenbiziko liburua: Antso Eltsokoren Doctrina Christiana delakoa (ez da alerik guganaino iritsi); Tratado de oír Misa (1621), Juan de Beriain utergarrarena, Iruñeko euskaran idatzia, berak deklaratzen duenez: “Iruñean usatzen denaz izkiriatzen dut, Erresuma honetako burua baita, eta Nafarroan zabalduena eta edonon ulerterrazena baita”.

Eta batez ere Joakin Lizarraga, Elkanoko seme eta erretorearen prediku eta otoitz bilduma ikaragarria, gaur itzalita dagoen Iruñerriko euskara ezagutzeko material ezinbestekoa.

Horrez gain, prediku, udal agiri, eta denetariko dokumentuak ere badira euskalki hau hobeki ezagutzeko.

Hiztegi erkatua

Hegoaldeko goi nafarrera Batua Baztanera
Alkea Lotsa Lotsa/Alkea
Biloa/Illea Ilea Ilia
Biarrie Belarria Begarrie
Lañoa Lainoa Lañoa
Ordua/ordue Ordua Ordue
Burdina Burdina Burdiñe
Ortzilaria/ortzileria Ostirala Ortzileria
Bortz Bost Bortz
Iru Hiru Iru
Arratoia Arratoia Arrotoña
Lauetanogei Larogei Lauetanogei
Ongi etorri Ongi etorri Ongi etorri
Erran Esan Erran
Gara Gara Gara
Gizon gau/au Gizon hau Gizon au

Euskalkiaren ezaugarriak

  • Asimilazio bustidurak indar gutxiago du hemen. Euskalki honen eremu historikoan, ez zegoen batere bustidurarik: irine, mutile…
  • Hiato batzuk silaba bakarrean (diptongo gisa) ahoskatzeko joera dago: étxia, bértzia.
  • Bokal harmonia (ogia>ogie, ukatu>uketu) euskalki guztian hedatuta dago.
  • Maizkara aditzen dira hasierako bokala galdutako aditzak (aferesia) baki (=ebaki).
  • Joan, jende… bezalako hitzetan, hasierako soinua y- da gaurko herrietan, eta x- eremu historikoan.
  • Eremu honetan guztian -ak/-ek  berezkuntza (nor/nork) egiten da izenen pluralean.
  • Instrumentala -s da (batua -z) gehienetan.
  • Ezaugarririk deigarrienetako bat lehenaldiko adizkietan -n falta izatea da: nue<nuen, ze<zen
  • -ote- erabiltzen dela -e- ren ordez: diotet (=diet), zioten (=zien), zaiote (=zaie).
  • Nor-Nori lehenaldian,  -KI- erroa erabiltzen da, ez –TZA: zekion/zakion (zitzaion).
  • -n bukaera duten aditzetan (edan, egon, izan, etab), geroaldiko forma -en egiten da.
  • Euskalki honetan oso ohizkoa da partizipioa –rik erantsita erabiltzea: operatuik.
  • -raino denbora adierazteko erabiltzen da: eraikitzeko denboraraño.
  • -ten ahal perifrasia erabiltzen da ahalkerarako: guk eztugu ja ere erraten ahal.
  • Hitz eta aldaki asko sartaldekoak dira: afera  ‘asunto’, antzin ‘aurrera’,gibel ‘atze’
Hegoaldeko goi nafarrera
Kartutxoan! Bala, arrekin… bota ta. Erori ze…arri bat bezala: ruuuun! Ba, artsaldean, mendi artan… ni bueltan: “guazen ya… ilik dago edo, bitxo goi”. Juan gina ta, ezpel batean, burus beite sartuik, ilik; olaxe, sartu bala ta, bertze alderara, pastuik…Esnotza nola eman biar dugu? …E! Main dugu, main dugu…

Euskara batua
Kartutxoan! Bala, harekin…bota eta. Erori zen… harri bat bezala: ruuuun! Ba, arratsaldean, mendi hartan… ni bueltan: “goazen… hilik dago edo, bitxo hori”. Joan ginen eta, ezpel batean, buruz behera sarturik, hilik; holaxe, sartu bala eta, beste aldera, pasaturik…Esnotza nola eraman behar dugu? … E! Eramango dugu, eramango dugu…

Gaztelera
¡En el cartucho! La bala, con aquella… tirar. Cayó… como una piedra: ¡ruuuun!. Pues, a la tarde, en aquel monte… yo volviendo: ¡Vayamos ya… creo que está muerto, ese bicho! Fuimos y en una mata de boj, metido cabeza abajo, muerto; así la bala, metida la bala por un sitio y salida por otro… ¿Cómo lo vamos a llevar a Esnoz?… ¡Lo llevaremos! ¡Lo llevaremos!.

Entzun Hegoaldeko goi nafarrera

mediateka_
Atzera