Albisteak

Aste honetako toponimoa

2012-05-11

 MOSQUERA

 

 
Udalerria.- Tutera
 
DOK.- mosquera (1152, CCR, 32); mosquera (1247, CDR Nº.131); mosquera (1619, PR TUD C.86 Nº 255); mosquera (1622, PR TUD C.86 Nº 206); mosquera (1679, PR TUD C. 121); mosquera (1703, PR TUD C. 138); campo de mosquera (1818, HIP TUD L. 1F. 246); mosquera (1830, HIP. TUD. Nº 232 F.220); mosquera (1889, CAT.); mosquera (1905, CAT.)
 
OBS.- Aita Moretek esaten zuen Tutera, hasiera batean, Muskariaren gainean eratu zela, Pliniok aipatua, eta gaur egun dagoen lekura hobeki gotortzeko aldatu zela. Alfontso Borrokalariak toki hau aipatzen du 1117an Mosquerola izenez Tuterari eman zizkion foruetan, 1121 urtean mairuek han zuten mezkitaren dohaintza herriko elizari emanez. Aita Moretek ziurtatzen du berak ikusi zituela 1396an desagertutako herrixkaren hondarrak, XVII. mendearen erdialdean. (AT.II.803 eta 809). Muskaria latinezko “mosca”-tik dator eta bere garapena muscaria > moscaria > moscaira > mosquera. Izen hau, Muskaria, Tuteraren antzinako euskarazko izentzat erabili izan dute askok, baina ikusi den bezala, bere jatorria latina da. Nafarroako euskal hiztunek beti Tutera izendatu izan dute.
 
 
Glosarioa.- MOSQUERA: bero handia egiten duenean abereak etzanean egoten diren zuhaiztia da. Juan frago Garciaren esanetan (AFA, XXVIII) erro sakoneko izena da nafar-aragoiko eskualdean, 1244ko mairuen izendegian dokumentatua dagoena, Amet Mosquero. Latinaren etimoa muscaria da, muscatik, “mosca”-tik, eratorria, Tuterako hurbileko eremu baten izena ere badena, ezaguna hiriaren euskal izentzat hartu izan delako. Bidankozeko toponimian Mozkairua izen bitxia azaltzen da, -airu antzinako erromantzearen forma baten euskarazko egokitzapena dirudiena (-a artikulua).
 

Sitnako lotura.- sitna.navarra.es/navegar/toponimo.aspx

 

facebook
0
twitter

Atzera
Gora