Podcastak
Murillo el Fruto herriko euskal toponimia
2022-02-23
Berriki agertu diren agiri historikoen arabera, Erriberako herri honetan, XIV. mendearen bukaeran, oso ugariak dira euskarazko toki-izenak. Hori oso adierazgarria da, herria geografikoki non kokatua dagoen ikusita. Toki-izen horiek Nafarroako Errege Artxibo Nagusian agertu ziren eta, adituen esanetan, garai hartan oraindik ere Murillo el Fruton euskara mintzatzen zela adierazten dute.
9. ATALA | MURILLO EL FRUTOKO TOPONIMIA
SARRERA-KARETA
ESATARIA 1 - KIKE
Ongi etorri entzule.
Bederatzigarren atal honetan Erriberara joanen gara Murillo el Frutoko toponimiaz mintzatzeko.
MUSIKA 1 JOTA RAIMUNDO LANAS (utzi 30 segundu azpian) https://youtu.be/8vE8_H62jfM?list=OLAK5uy_kHvYiAUvYiLZIm3pr4pZ4pvnOGV6DJlxU
Murillo el Fruto Nafarroako Erriberan dago, Aragoi ibaiaren eskualdean, Iruñetik 68 kilometrora. Inguruan daude Zarrakaztelu, OIivako monasterioa, Santakara eta Melida.
Iparraldean, berriz, Uxueko lurrak, eta Uxueko bazterretan euskal toki-izenak izan dira nagusi, mendez mende.
MUSIKA 1 JOTA RAIMUNDO LANAS gora (30” Raimundo Lanas “Si canto me dicen loco”
Murillo el Frutoko toponimia, berriz, bestelakoa da, gaur egun. Baina duela urte gutxi batzuk agertutako agiri baten ondorioz, ikusi da Erribera Gopieneko alde horretan ere bazirela euskal toponimoak, eta ez gutxi.
Murillo el Frutoko agiria 14garren mendekoa da eta Nafarroako Artxiboan agertu zen, Iruñean. Murilloarrek ordaintzen zituzten zerga edo petxei buruzko dokumentua da eta han euskal toponimo aunitz ageri dira, garbi-garbiak, oso ongi idatziak eta ulergarriak
MUSIKA 2 Bella Bella Beat - Nana Kwabena
ESATARIA 2 ANER +
Baratzetako hodia, Legazpea, Txorrota, Uarte, Erteko erregua, Ehuntzea.
ESATARIA 1 - KIKE
Horra batzuk, baina gehiago badira:
ESATARIA 2 ANER
Uharteko hodia, Garipentzuko zaldua, Aitzurieta, Areatzea, Baratzealzinea, Buztina, Baratzeberrieta
EFEKTUA IBAIA (Mantendu efektua izen guztiak bukatu arte)
https://youtu.be/vgsX7XXmCK4
ESATARIA 1 – KIKE + ESATARIA 2 ANER GORRIZ
Toki-izen horietako asko herriko baratze eta lursail ureztatuei dagozkie, ibaiko ura baliatzen baitzuten.
- Baratzetako hodia, baratzera zihoan ubidea edo azekia izan daiteke.
- Baratzetabideta, baratzeko bidea, alegia.
- Txorrota ere azekia txikia izan daiteke.
- Erteko erregua, berriz, erdiko erreka izan daiteke.
- Uharteko hodia, bi urguneen arteko ubidea edo azekia.
- Legazpea , legarra edo harri xehea zegoen tokiaren beheko aldea.
- Areatzea, area zegoen tokia, jakina.
ESATARIA 1 - KIKE
Ikusten denez, ibaiari eta urari lotutako toki-izenak dira, horrelakoa baitzen eta baita Muriilo El Frutoko paisaia.
(IBAIA EFEKTUARI bukaera)
MUSIKA 2 Renaissance
Adituen ustez, Gil Lopez de Sarasa Erriberriko notarioak idatzi zuen, 1400 urte aldean. Notarioa ere euskalduna zen.
Adituen iritzi, gainera, toki-izenak hain garbi izateak erakusten du euskara garai hartan oraindik ere mintzatzen zela Murillo el Fruton, hau da, euskarak uste baino gehiago iraun zuela Erriberako alde horretan.
Euskara galtzearekin batera, euskal toki-izenak desitxuratu ziren.
MUSIKA 2 GORA (Puntu eta bereiz markatu)
Agiri berean, gainera, Murilloko biztanle batzuen goitizenak ageri dira.
Alkateari, adibidez, Joan Biper esaten zitzaion. Eta baziren Maria Garizu, Per Arzeiz Luzea, Salbador Ederra, Garcia Zalduna.
Horrek guztiak are garbiago erakusten du euskara Murillo el Fruton mintzatzen zela garai hartan.
BUKAERAKO KARETA urtu
Horrenbestez, bederatzigarren atala entzun duzue. Mila esker eta hurrengora arte.