Podcastak

Reille gobernadore frantsesaren euskarazko bandoak

2022-02-23

Napoleonen soldaduek Iruña hartu zutenean, gobernadore militarrak ezarri zituzten, eta horietako bat Reille gobernadorea izan zen. Reillek bi bando eman zituen euskaraz “bidelapurrak” harrapatzeko. Bidelapurrak Espoz Mina eta haren agindupeko gerrillari buruak ziren. Haien artean, Felix Sarasa Txolin, Berriogoitikoa eta Artikako alkate izana. Espoz Minaren ordezkari militarra izan zen, eta ia ez zekien gaztelaniaz, euskaldun hutsa zen.

7. ATALA |  REILLEREN BANDOAK

SARRERA-KARETA

ESATARIA 1

Ongi etorri entzule.

“Euskara aleka” podcasta duzu hau. Gure hizkuntzaren gaineko printzak Nafarroan aleka banatzeko saioa, alegia.

 

Zazpigarren atal honetan Reille frantses gobernadoreak Iruñean emaniko bandoez mintzatuko gara.

MUSIKA 1 - When Johnny Comes Marching Home - Cooper Cannell.

ESATARIA 1

XIX. mendearen hasieran, Napoleonen tropak Iruñera bakebidean iritsi, baina jukutria batez baliaturik, ziudadelaz eta hiriaz jabetu ziren. Hiria haien uztarpean egon zen hainbat urtez, 1808tik aitzina.

Garai hartan, Iruñerriko eta inguruko ibarretako jendeak, oro har, bazekien euskaraz mintzatzen, eta hiriburuan ere bai. Gerra horri Frantsestea esan zitzaion Nafarroan, eta hiriak hainbat gobernadore frantses izan zituen.

Horietako bat Reille jenerala izan zen, eta Reillek bi bando eman zituen euskaraz gerrillarien aurka, horietako bat 1811ko abuztuaren 24an. Honela hasten da:

MUSIKA 2 Clarines Star Spangled Banner (Meterla antes de que acabe la frase anterior

ESATARIA 2 ANER

“Nafarroako Jenerala eta Gobernadoreak aspaldian pentsatzen du damutasun handiarekin, Probintzia honen trabajuak handiak direla, zergatik Bandidoen Komandanteek eztuten itzuli nahi beren leku antiguetara. Kontserbatzen dute boterea, jabetu dira manatzeaz terrorearen medioz, azpian anitz mutil gazte kontserbatzeko, zein baitaude suspiratzen beren etxeetara itzultzeko.”

MUSIKA 3 M2Bella Bella Beat - Nana Kwabena

ESATARIA 1 -

1811rako, izan ere, gerrillariek gero eta indar handiagoa zuten, gero eta ekintza ausartagoak egiten zituzten, eta Reillek dirua eskaini zuen gerrillarien buruak harrapatu eta hiltzeko.

MUSIKA 2 Clarines Star Spangled Banner (segundu batzuk)

ESATARIA 2 ANER

“Nafarroako Erreinuko Bandidoen Buruak paratzen dire premiotako. Edozein pertsonak harrapatzen duena, edo arraparazten badu edo hiltzen badu Jefe Bandidoena Espoz eta Mina, entregatuko zaizkio lruñeko ziudade ontan sei milla duro”.

ESATARIA 1 -

Espoz y Mina gerrillarien buru nagusia baitzen. Idotzinen sortua zen, Elortzibarren, eta euskalduna zen, ibar hartako jende gehien-gehiena bezala

MUSIKA 2 Clarines Star Spangled Banner (segundu batzuk turutarik gabe)

ESATARIA 2 ANER

“Orobat entregatuko zaizkio bi milla duro edozein pertsonari, arrapatzen badu edo iltzen badu Jefeak nonbratuak Gorriz, Ulzurrun eta Txolin, bakotxandako bi milla duro”.

MUSIKA 3 Bella Bella Beat - Nana Kwabena

ESATARIA 1 -

Gerrillarien buru edo jefe nonbratuen artean Txolin ageri da. Txolin Felix Sarasa jaunaren izengoitia zen, Iruñea ondoko Berriogoitin jaio eta Artikara ezkondua.

Espoz y Minaren hitzetan, Felix Sarasa “Nafarroan bizi izaniko euskaldunik itxiena izan zen”, hau da, erdaraz nekez zekiena. 

Txolin izengoitia Felix Sarasaren emaztearen Artikako etxeari zor omen zaio: etxea Zolinena edo Txolinena baitzen.

Bestalde, Napoleonen tropek atzera egin zutenean, eta ingeles armada Iruñeko atarietara iritsi zelarik, hiriko frantses goarnizioak hilabete batzuetan eutsi zion setiaturik.

EFEKTUA Kanoikadak

Ingelesen setioak iraun zuen bitartean, frantsesak hirian gotorturik zeuden eta  beren armadaren albisteen zain zeuden. Horretarako, frantses armadako mezulariek ingelesen setioa gainditu behar zuten Iruñean sartzeko.

Iduri du mezulari euskaldun batek lortu zuela horrelako balentria, blokeoko armadaburu ingelesak honela kontatu zuen bazala:

MUSIKA TESTIGANTZA

ESATARIA 2 ANER

“Hirian, frantses gerdarmeriako soldadu bat sartu zen, Soult jeneralaren armadatik zetorrena, mugan berean sortua eta euskaraz mintzo zena, herrialdeko herritar baten gisa mozorrotua…” (1813).

IRTEERA KARETA

Alegia, jendarme euskaldun batek lortu zuen setioa haustea eta frantses soldaduei albisteak ematea. Horretarako, nafar gisa jantzirik etorri zen eta euskaraz mintzatuz.

Euskaraz hitz egitea baitzen, nonbait, garai hartan oharkabean ibiltzeko modu bakarra, jendeak euskaraz jakitea baitzen ohikoena, bai Iruñerrian, bai Iruñean bertan.