Podcastak

Lehen euskaltegiak

2022-02-23

Bestela uste bada ere, Nafarroan helduak euskalduntzeko lehen euskaltegiak duela 100 urte baino lehenagokoak dira. Hau da, ez dira duela lau hamarkada inguru hasi. Izan ere, XX. mende hasieran, “Euskal katedra” edo “Euskal akademia” esaten zitzaien, hots, “Cátedra Vasca” o “Academia de la lengua vasca”. Gerrak ekarritako etenaren ondotik, 1950ean, Nafarroako Diputazioak lehen euskaltegi publikoa sortu zuen Iruñean: Euskararen Akademia.

5. ATALA | LEHEN EUSKALTEGIAK

SARRERA-KARETA

00 KIKE

Ongi etorri entzule. Gaur, bosgarren atal honetan, Nafarroako euskaltegien historia izanen dugu hizpide, aspaldi-aspaldikoa baita.

KORTE 1 Euskaltegia 1 (Ahotsari efektua jarri aspaldikoa balitz bezala)

SINTONIA urtu hurrengoarekin

01 KIKE

Inork uste badu euskara ikastea azken urteotako zaletasuna dela, guztiz okertua dabil. Iruñean, aspaldian hasi baitzen jendea euskara modu antolatuan ikasten.

MUSIKA 1 Mr. Sunny Face - Wayne Jones.mp3

Lehen saiakera, adibidez, XIX. mendearen bukaeran egin zen, Diputazioak euskararen katedra sortu baitzuen, baina gutxi iraun zuen.

02 IZASKUN

Izan ere, “euskaltegi” hitza zabaldu baino aunitzez ere lehenago, hizkuntzak akademietan eta katedra publikoetan irakasten ziren, eta klase partikularrak ere ematen ziren.

01 KIKE

1907an, adibidez, bazen bat hiriburuko Dormitaleria karrikan, “Academia del Vascuence” izenarekin.

02 IZASKUN

Badakigu, halaber, Arturo Campión iruindarrak bere adiskideei eman zizkiela eskolak, 1903an.

01 KIKE

Baina, badirudi lehen ekimen serioa 1910an jarri zela abian, Zapateria kaleko Euskal Etxean.

02 IZASKUN

Ekimenaren berri izan zuenean, Nafarroako Diputazioak bere gain hartu zuen, eta Diputazioko Jauregiko areto bat atondu zen euskarazko eskolak emateko. 90 bat lagun joan ziren, adin guztietakoak.

KORTE 2 Euskaltegia 2 (Ahotsari efektua jarri aspaldikoa balitz bezala)

01 KIKE

EFEKTUAK - ESALDIAK HIZKUNTZAK IKASTEN AZPIAN

Kontua da, handik gutxira, euskaltzale haietako, Jose Agerre kazetari iruindarra euskarazko klaseak ematen hasi zela Euskal Etxean, gerra piztu zen arte. Baina bere etxean ere eman zituen, gerra aurretik eta ondotik, Alexander Tapia Perurena Nabarreriako olerkariak bezalaxe. Bi pertsona horiek, euskara irakasteaz gain, inglesa, frantsesa eta alemana ere erakusten zuten.

MUSIKA 2

02 IZASKUN

EFEKTUA –Zurrumurruak eskolan

1922tik aurrera, Diputazioak euskarazko bi katedra ezarri zituen, edo bi euskaltegi, orain esanen genukeen bezala: bata, seminarioan, eta bestea, berriz, irakasletza ikasteko Eskola Normalean, katedralaren ondoan. Azken horretan, beste iruindar bat izan zen irakaslea, Jesús Aranzadi, hain zuzen.

01 KIKE

Urte haietako gramatika-libururik arrakastatsuena Celestino Peralta Arrigaraik idatzi zuen. Caparroson jaioa, Bernardo de Arrigarai goitizena erabiltzen zuen bere lanak sinatzeko.

02 IZASKUN

EFEKTUA – Gerra hotsak, soldaduak (Adibidez: https://www.youtube.com/watch?v=LF_dm91zH3w)

Gerra piztearekin batera, helduei euskara irakasteko eskolak etxe partikularretan aterpetu ziren, salbu karrika Nagusiko Huarte ikastetxean emaniko saioaren bat.

01 KIKE

Gerra ondoan, Kontuen Ganberako eraikinean, Euskararen Akademia hasi zen, Nafarroako Diputazioak bultzatua. Gerraondoko lehen euskaltegi publikoa izan zen Euskal Herrian. Eskolak 1951n hasi ziren, 33 ikaslerekin, irakaslea Frantzisko Tirapu erantsundarra izan zelarik.

KORTE 3  Euskaltegia 3 (Ahotsari efektua jarri aspaldikoa balitz bezala)

Urtebetez, Kontuen Ganberan aritu ondoren, akademia katedralaren ondoko Komertzio Eskolara aldatu zen, eta hantxe iraun zuen 1970era arte, azken urteetan bi tokitan banaturik, Komertzio Eskolan berean eta Bigarren Zabalguneko Ximenez de Rada institutuan, Gurutzeko Plazan. 300 ikasle ere izan zituen.

BUKAERAKO KARETA (azpian)

Gero, egungo euskaltegi berriak sortzen joan ziren, AEK, IKA eta Nafarroako Gobernuko euskaltegi publikoak. Gaur egun, milaka lagun ari dira haietan euskara ikasten.

01 KIKE

Horrenbestez, bosgarren atala entzun duzue. Mila esker eta hurrengora arte.