Podcastak
Euskera Bizkortzeko Saila (1957)
2022-02-23
Nafarroako unibertsitate giroko bostehun bat lagunek egindako eskaerari erantzunez, Diputazioak Euskera Bizkortzeko Saila sortu zuen, euskararen atzerakadari aurre egiten saiatzeko. Hamaika ekitaldi burutu zituen: haur euskaldunendako diru sariak; bertsolari txapelketak; euskarazko ekitaldiak, argitalpenak, antzezlanak, etab. diruz laguntzea; Principe de Viana euskarazko aldizkaria eta Nafarroako lehen ikastolak sortzearen aldeko lan ixila.
4. ATALA | EUSKERAREN ALDEKO SAILA
SARRERA-KARETA
ESATARIA 1 KIKE
Ongi etorri entzule.
Gaur, laugarren atala dugu eta XX. mendearen bigarren erdiko euskal ekimen garrantzitsu bat izanen dugu mintzagai: “Euskeraren aldeko saila”.
Aukeratu ongi non bukarazten dugun sintonia. Hurrengo musikarekin urtu.
MUSIKA 1 triste antzekoa, goibela… gerraondoa
ESATARIA 1 - KIKE
1936ko gerra piztearekin batera, errekara joan ziren XX. mendearen hasieran euskararen alde abiarazitako ekimen guztiak. Gerraondoa ataka gaiztoa izan zen benetan euskal kulturarentzat, dena baitzen debeku, eta eragile gehienak isilaraziak zeuden.
Hala ere, dena ez zen galdua:
MUSIKA 2 ALAIAGOA
ESATARIA 1 - KIKE
1951n, adibidez, Nafarroako Diputazioak helduendako lehen euskal akademia ireki zuen Iruñean, euskara ikasteko.
Handik urte batzuetara, euskara atzera zihoala ikusirik, itzal handiko hainbat lagunek idazkia bidali zuten Diputaziora 1957an euskararen aldeko politika duina eskatzeko.
Pedro Diez de Ulzurrun Etxarte Iruñeko mediku euskaltzalea horren lekuko izan zen:
GRABAZIOA 1
“Ta Iruñean euskararen aldeko mugimendu bat sortu zen…./…. Euskararen aldeko saila”
ESATARIA 1 - KIKE
Erantzuna, beraz, “Euskeraren aldeko Saila” sortzea izan zen.
MUSIKA 3 TESTIGANTZAK
ESATARIA 2 – GAIZKA ( EITE INSTITUZIONALA EMANDA)
“Nafarroako Diputazioa nahigabe samiñarekin ikusten ari da Nafarroako euskal herriak beren etxetatik kanpora botatzen ari direla euskara. Gaitz negargarri hau gertatu ez dadin, dei egiten die euskaraz hitz egiten dakitenei, jarraitzeko euskaraz hitz egiten, beren umetxoei erakusten eta egiñalak egin ditzaten euskara zabaltzeko”.
EFEKTUA – UMEEN ZARATA
ESATARIA 1 – KIKE
Saila berehala hasi zen lanean, eta herriz herri ibili ziren 10-11 urtez haurrei azterketak egiten eta ume euskaldunak saritzen, hau da, diploma bana eta aurrezki kutxan dirua sartzen zieten. Pedro Diez de Ulzurrunekin batera, Josemaria Satrustegi euskaltzaina aritu zen. Hura lan psikologia izan zen. Jose Maria Satrustegi:
GRABAZIOA 2 - SATRUSTEGIREN AHOTSA 17-18 segundo
“Gure helburua zen psikologia aldetik, euskaldunak bere hizkuntzagatik bere burua bazterturik ikusten bazuen, nolabait agintariengandik Diputazioaren babesean, lan hori eginez psikologikoki ba animo emateko laguntza emateko”.
MUSIKA 2 ALAIAGOA
ESATARIA 1 - KIKE
Saila, era berean, diru-laguntza ematen hasi zen euskal aldizkariak, argitalpenak, antzezlanak eta denetariko euskal ekimenak bultzatzeko. Euskal bestak ere antolatzen zituen, eta munta handiagoko ekimenei ere ekin zien buru-belarri.
Esaterako, Nafarroako Bertsolari Txapelketak hasi zen antolatzen. Guztira, sei izan ziren. Eta berrogeiren bat bertsolari aritu ziren.
MUSIKA 2 ALAIAGOA
ESATARIA 1 - KIKE
Hiru urtez finalak Iruñeko Gayarre antzoki ospetsuan egin ziren, antzokia jendez lepo zegoela.
GRABAZIOA 3 PASARTEA: aurkezlearen ahotsean. 18-19 segundo.
“Iruñeko jaun eta andreak. Gaur hemen, Gayarren teatro hontan, egin behar dugu, esanda dagoen bezala ……../…… txapelketa nagusia.”
ESATARIA 1 - KIKE
EFEKTUA - TXALOAK
Sailak, halaber, “Principe de Viana” euskal aldizkaria abiarazi zuen 1966an, 7.000 mila etxetan doan banatua. Eta euskara ikastetxeetan sartzeko bidea jorratzen hasi zen, bai eta ikastolak sortzearen aldeko lan isilean ere.
IRTEERA KARETA
Sailean aritutako guztiek zabal erein zuten euskararen aldeko hazia oztopo guztien gainetik, eta fruituak berehala jasotzen hasiko ziren handik urte batzuetara.
Horrenbestez, laugarren atala entzun duzue. Mila esker eta hurrengora arte.