Podcastak
Zaraitzuko euskal idazleak
2022-02-25
Euskara estuki lotuta dago Pirinioetako ibarrekin. XVIII. mendean erlijio testu, prediku eta kristau-ikasbideak daude; baina horietaz gain, XIX. mendearen azken herenean Nafarroan sortu zen euskal kulturaren loraldia Zaraitzun ere antzeman zen eta hainbat izen dira aipatzekoak: Pedro Jose Samper jaurrietarra eta Jose Urrutia otsagabiarra XIX. mendean. Hurrengo gizaldiaren hasieran, berriz, nabarmentzekoak dira euskal pizkundearekin bat eginez, Ciriaco eta Federico Garralda aita-semeak, biak ere Otsagabiko semeak.
13. ATALA | ZARAITZUKO EUSKAL IDAZLEAK
SARRERA KARETA
ESATARIA 1 – KIKE
Ongi etorri entzule.
“Euskara aleka” podcasta duzu hau. Gure hizkuntzaren gaineko printzak Nafarroan aleka banatzeko saioa, alegia.
Hamahirugarren atal honetan, Zaraitzuko euskal idazleez mintzatuko gara.
MUSIKA 1 Axuri Beltza http://www.dantzatlas.navarchivo.com/es/node/1587
ESATARIA 1 – KIKE
Zaraitzu 15 bat herriz osatua dago eta Batzarrak gobernatzen du Ibarra, Zaraitzuko Batzarrak, alegia. Batzar horretan hiruna ordezkari ditu Zaraitzuko kiñon bakoitzak. Hiru kiñon dira: Aldegaña, Errartea eta Atabea.
Euskara Nafarroako Pirinioetako ibarrekin dago estuki lotua. Euskara, halaber, Erronkari, Zaraitzu eta Aezkoa Nafarroa Behereko eta Zuberoako jendearekin elkartzeko lotura izan da.
MUSIKA 2 12 pista Axuri beltza (Kantua pixka bat eta gero mantendu musika)
XVIII. mendeko testu erlijioso, sermoi eta katixima idatziak alde batera utzita, erran daiteke Zaraitzuk ere bat egin zuela XIX. mendearen azken herenean Nafarroan sortutako euskal kulturaren mugimenduarekin eta XX.naren lehen herenean segida izan zuena.
Luis Luciano Bonaparte hizkuntzalari ospetsuaren ekimenez, Pedro Jose Samper Jaurrietako bizilagunak ekarri zuen euskarara San Mateoren ebanjelioa, eta Jose Urrutiak, bere aldetik, Arturo Campionen Orreaga balada idatzi zuen zaraitzueraz, Zaraitzuko euskalkian, alegia.
Verrus 1 – Koplak
MUSIKA Otsagabia Pasacalles http://www.dantzatlas.navarchivo.com/es/node/1482
Hain zuzen ere, XIX. mendeko azken urte horietan jaio zen Otsagabian Federico Garralda Argonz (1880-1929).
Aita bezala, Ciriaco Garralda Sancet (1851-1930), albaitaria izan zen, eta aita-semeak ere euskaraz idatzi zuten XX. mendeko lehen hamarkadetan, batez ere Euskal Esnalea aldizkarian.
Arturo Campionek Zaraitzuko euskararen atzerakadaz ohartarazteko idatzi zuen artikulua eragingarri izan zitzaion Ciriakori euskaraz idazten hasteko. Ciriaco Eusko Ikaskuntzaren bazkide ere izan zen, lau Diputazioek Euskal Herriko kultura sustatzeko sortutako erakundea.
MUSIKA Sabana Havana
Federikok aitaren estiloa jaso eta garatu zuen. Bere idazkiek literatur molde oso aberatsa eta hizkuntzaren gaineko maisutasuna erakusten dute. Behin artikulu bat argitaratu zuen (Kubarik Muskildara) indiano bat Zaraitzura nola itzuli zen kontatzeko. Honatx hasiera:
EFEKTUA Ibaia, ardiak, joareak Ej: https://www.youtube.com/watch?v=vCfcmDT8db0
GRABAZIOA 1 ANER
"Euskalerriko xoko batian iguzkiak iluntzen duenian izarren argia, aitzen dia egunoro olarrak, bi ugalden arroitua eta argi eskilara. Aldapetarik barna, eguzkia saunsten denian, bizi zalien etxeak berotzera, etxe gainetarik elkitzen da txut-txuta sukalden kea ta aizean besarkatzen dia. Xoko kontan dago Otxagabi, Sarazaitzuko herritarik gutxienez bat. ".
MUSIKA Sabana Havana
EFEKTUA | UMEAK JOLASEAN (Mantentzen da ….1926 arte)
ESATARIA 1 KIKE
Federikok Otsagabiko haur jolasei buruzko lan bat ere igorri zuen Iruñeko Udalak 1926an antolatutako lehiaketara.
2019ko udazkenean, Iratiko oihanak kolorez janzten direnean, liburu bat aurkeztu zen Otsagabian Ziriako eta Federico Garraldaren bizitza eta lana ahanzturatik erauzteko. Euskal pizkundea Zaraitzuko ibarrean. Federiko Garralda Argontz eta haren ingurua (1881-1929)
Izan ere, liburuek iraun egiten dute, Zoilo Moso Bezunartea Otsagabiako euskaldunak Jose Estornes Lasa Izabako euskal idazleari erran zion bezala, euskarazko hamaika kontakizun kontatu ondoren, guztiak ere aspaldian plazaratuak:
MUSIKA TESTIGANTZA
GRABAZIOA 2 ANER
"Ni fanen niz mundutik, Jaungoikoak nai duelarik, baya xuk eskribitzen zuena munduan batren da eta norbaitek leitren du”
IRTEERA KARETA
ESATARIA 1
Horrenbestez, hamahirugarren atala entzun duzue. Mila esker eta hurrengora arte.