Podcastak
Iruñeko toponimia
2022-02-17
Iruñeko euskal toponimia hiriko dokumentaziorik zaharrenean ageri da, hiriaren izenetik beretik hasita; eta gaur ere, euskarazko toki-izen berriak sortzen dira. Euskal toponimia hiri osoan dugu ausarki: urbanizatu gabeko guneak, auzoak, kaleak… Iruñeko landa eremuan euskal toponimia erabat nagusitzen bada ere, agiri ofizialetan jasotako kale izenetan, aldiz, gutxiagotan agertzen dira, baina izan badira. Izan ere, garai batean kaleen izen asko euskaraz baitziren.
12. ATALA | IRUÑEKO TOPONIMIA
SARRERA KARETA
ESATARIA 2
Arantzadi, Arriurdineta, Atariandia, Zizurtxikialdekoa, Beloso, Bentaondoa ….
ESATARIA 1
Ezagunak egiten al zaizkizu izen hauek? Seguruenik bai. Euskara alekan gaur, Iruñeko toponimia. Ongi etorri, entzule.
Euskal toponimia nagusi izan da mendez mende Iruñean. Hiriko dokumentaziorik zaharrenean ageri da, hiriaren izenetik beretik hasita.
MUSIKA 01 Russian Dance - Joey Pecoraro
ESATARIA 2 (abestiaren erritmoan, ahal bada)
Erletokieta Euntzemearra Gurutzezuria Iturriapurria
ESATARIA 1
Toki izenak Erdi Aroan sortu ziren batez ere eta, horietako gehienak, euskaraz.
ESATARIA 2 (abestiaren erritmoan, ahal bada)
Kaskallueta Larrazkuntzea Mugarriluzea Mugazuri Soltxate Ugaldeta
ESATARIA 1
Aro Modernotik aurrera, toponimia egonkortu zen eta toki-izen gutxi sortu ziren. Euskaraz asmaturiko azkenetariko bat, agian, Errotazelaia (1723. urtea) izan zen, 1570. urtean eraikitako errota berri bati erreferentzia egiten diona. Errotazelai Milutzeko zubitik hurbil dagoen zelaia da.
Hala ere, are XX. eta XXI. mendeetan ere, euskarazko toki-izen berriak sortu dira: adibidez, Irubide Txantrean, edo Mendebaldea auzoa, hiriaren mendebaldean dagoelako, hain zuzen ere, edo Ezkabatxiki mendia.
PUNTU ETE BEREIZ
MUSIKA 02 Mr. Sunny Face - Wayne Jones (OMAR no sé si cambiar aquí o no merece la pena y seguimos con la anterior)
EFEKTUA – Kale giroa, pausuak, jendea…
Euskal toponimia hiri osoan dugu. Kale izenetan, ordea, gutxi ditugu agiri ofizialetan bilduak. Kontua da kale-izenak agiriak idazten ziren hizkuntzan idazten zirela.
Hala eta guztiz ere, euskarazko hainbat karrika-izen guganaino iritsi dira eta ederki erakusten digute euskarazko kale izenak ere bazirela Iruñean.
ESATARIA 2
Dindatxikia, Sanduandia, Mañueta, Txapitela, Urradinda edo urregileen kalea, Zakudinda edo zakugileen kalea, Zugarrondo…
ESATARIA 1
Zugarrondo, adibidez, Nabarreriako plazari esaten zitzaion, bertan zugar edo zumar handi bat zegoelako.
Auzoen artean, Iturrama iturrien ama edo iturburua da; Buztintxuri, buztin zuria; Sanduzelai, santuaren zelaia; Lezkairu, lezka landarea hazten den tokia; Arrosadia, arrosa asko dagoen tokia; Ermitagaña, ermitaren gaina; Mendillorri, mendiko elordia. Etxabakoitz, etxe bakarra. Azpilagaña ere badugu, edo Argarai, Bigarren Zabalgunean.
Bestalde, Landaben landarik behekoena da, hiriburuko alderik behekoena baita; Errotazar, errota zaharra da; Sario, azienda bazkatzeko tokia, eta Irunlarrea, Iruñeko larrea edo belardia.
EFEKTUA Ibaia, zubia (MANTENDU 4 PARAGRAFO)
Zubietan ere bada euskal izenik, hala nola Otsandozubia edo otsakumearen zubia, Sadar erreka gainean. Eta Milutzeko zubia Arga gainean.
MUSIKA 03 Dead Forest - Brian Bolger) Bakarrik paragrafo hau, grisean dagoena.
Elezaharrak dio Milutzeko zubiaren ondoan hainbat pertsona urkatu zituztela Erdi Aroan, errege Karlos II.ak agindurik, eta urkatuak mihia ateratzen duenez, hortik heldu zaiola tokiari izena, miluze edo mihi luzea.
MUSIKA 02 Mr. Sunny Face - Wayne Jones
Milutze, ordea, mihilu izeneko landaretik heldu da; beraz, mihilu aunitz hazten den tokia da.
Ibaiari loturiko toki-izenen artean ere erripaburu, erripabe, erripeta eta erripaondo ditugu. Erripa ibaiak milioika urtean eratutako formazioa da, hots, erreka bazterreko amildegiak, marga-harria edo tuparria agerian utzita. Iruñean erripa handiak ditugu Arga ondoan.
EFEKTUA KENDU Ibaia, zubia
Erripaburua erriparen tokirik garaiena da Beloso inguruan eta erripabe, berriz, erripa azpian dagoen aldea.
Iruñeko lurretan, bestalde, badira gain edo mendixka aunitz, eta horietako askok beren izena dute: besteak beste,
Txantregaña, Belosogaña, Obietagaña, Soltxategaña, Goroabegaña eta aunitzez ere gehiago.
Azken hori, Goroabegaña, egungo Askatasun Plaza aldea da, bigarren zabalgunean.
BUKAERA KARETA
Gaur egun, gainera, ibilbide politak eginak daude hiriburuko gain edo mendixka horiek guztiak oinez egiteko. Oso baliagarriak hiriko toki-izenak ikasteko, bai eta Iruñeko bazter, zoko-moko eta ikuspegi ezezagunak ezagutzeko ere.
Horrenbestez, hamabigarren atala entzun duzue. Mila esker eta hurrengora arte.