Podcastak

Bidaiariek esandakoak

2022-02-16

Iruñera mendez mende etorritako bidaiari eta bisitariek euskarari buruz esandakoak gogoratuko ditugu. Guztiei euskara harrigarri egin zitzaien eta hirian mintzairak zuen indarra nabarmendu zuten. Bost lekukotasun dira aipagai: Al-Himyari izeneko geografo arabiarra (924. urtean); Von Harf noble aleman gazte erromesa (XV. mende bukaeran); XVII. mendearen hasierako noble poloniar bat; Jacques Faget de Baure biarnesa, Paueko Nafarroako Parlamentuko azken idazkaria (1784an); eta Wellington jeneralaren August Frazer ofiziala (1813an).

1 ATALA | BIDAIARIEK ESANDAKOAK 

SARRERA KARETA  (mantendu sintonia ahotsak sartu arte)

00 KIKE (esataria) Sarrera

EFEKTUA Zurrumurrua – jendea hizketan azpian

01 Arabiera

02 Frantsesa

03 Alemaniera

00 KIKE

Nafarroa beti izan da pasabide bidaiariendako, eta haietako aunitzek euskarari erreparatu diote gure lurraldeaz eta hiriburuaz mintzatzean.

MUSIKA ARABIAN

Lehen lekukotasuna X. mendekoa da, 924. urtekoa. Arabieraz idatzia dago. Egilea Al-Himyari izeneko geografoa da, Abderraman III.a buruzagi arabiarrak hiriaren aurka egindako kanpainaren kronikaria, alegia. Hauxe idatzi zuen:

04 GAIZKA 01ATALA ABEL1

MUSIKA Testigantzak  (Koltxoi musika testigantzak azaltzen direnerako)

“Iruñeko biztanleak pobreak dira, ez dute aski jaten, eta lapurretan aritzen dira. Gehienak euskaraz mintzo dira, eta horregatik, ez zaie batere ulertzen…”.

MUSIKA ARABIAN

00 KIKE

Al-Himyarik euskarari al-baskiya esaten dio.

MUSIKA Renaissance

00 KIKE

XV. mendearen bukaeran, Von Harf noble aleman gaztea erromes joan zen Santiagoraino eta bidaiaren kontakizuna utzi zuen idatzirik. Ederra iritzi zion Iruñeari, eta bi gauza egin zitzaizkion deigarri: emakumeen jantzi ikusgarriak eta euskara. Nabarmentzekoa da euskara-alemana hitz zerrendatxo bat egin zuela, oinarrizko elikagaien euskal izenen berri emateko: ogia, ardoa, haragia eta beste. Era berean, nor da?, zenbat? eta gisako galderak idatzi zituen, bai eta beste esamolde batzuk ere, hala nola “Gabon Jainkoak dizula”.

MUSIKA Renaissance (bigarren zatia puntu eta bereiz markatzeko) ALDAKETA

00 KIKE

XVII. mendearen hasieran, noble poloniar bati dirua lapurtu zioten, Iruñean ostatu harturik zegoen ostatuan. Horretaz oharturik, nobleak etxeko andreari leporatu zion lapurreta, eta orduan, gure poloniarraren hitzetan,

05 GAIZKA 01ATALA ABEL2

MUSIKA Testigantzak  (Koltxoi musika testigantzak azaltzen direnerako)

“bi emakumeak euskaraz oihukatzen hasi ziren, baina ez nuen deus ere ulertu, hizkuntza hori arras ezberdina delako hala espainolarekin nola polonierarekin”.

00 KIKE

MUSIKA  Macedon is Ours - Dan Bodan

Jacques Faget de Baure biarnesa 1784an etorri zen Iruñera eta hemen ikusitakoak paperean moldatu zituen frantsesez. Gizona Paueko Parlament de Navarre edo Nafarroako Parlamenta erakundeko azken idazkaria izan zen, Frantziako Iraultzak hura desegin zuen arte. Honatx euskarari dagokion testigantza:

06 GAIZKA 01ATALA ABEL3

MUSIKA Testigantzak  

“Iruñean espainolez eta euskaraz hitz egiten da, jendeak bi mintzairak erabiltzen ditu, noiz bata, noiz bestea: hiriak berak bi izen ditu. Euskaraz Iruna deitzen da, hiri ona, eta espainolez Pampeluna…”.

EFEKTUA Eztandak, bonbak, kainoikadak

MUSIKA Epic Battle

00 KIKE

Napoleonen kontrako gerran, Wellington jeneralaren soldadu ingelesak 1813an iritsi ziren Nafarroara. Lau urte zeramatzaten penintsulan eta astia izan zuten gaztelaniaz zerbait ikasteko. Nafarroara sartu zirenean, ordea, harriturik ohartu ziren horrek ez ziela balio, beste hizkuntza bat mintzatzen zelako, eta euskara-ingelesa hiztegi bat banatu behar izan zieten.

Horren haritik, August Frazer ofizialak hauxe idatzi zuen:

07 GAIZKA 01ATALA ABEL4

MUSIKA Testigantzak  

“Nafarroara sartu ginenetik, Espainia aldekoan, Iruñea hiriburua delarik, guztiz ezinezkoa egiten zaigu konpreniaraztea. Herritarrek euskara deitzen duten dialekto bat hitz egiten dute…”

BUKAERAKO KARETA (azpian)

00 KIKE

Horrenbestez, hamabigarren atala entzun duzue. Mila esker eta hurrengora arte.