Dirulaguntzak
Nafarroako Foru Komunitatean 2025ean euskararen erabilera eta presentzia eremu sozioekonomikoan sustatzeko laguntzak
2025ean Nafarroako Foru Komunitatean dauden lantoki pribatuetan euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko laguntzak emateko deialdia.
Norentzat: indarreko legeriaren arabera legez eratuta dauden eta Nafarroan kokatuta dauden lantoki pribatuak.
Bideratu den aurrekontua gehienez ere 87.000 eurokoa da.
Modalitateak:
- 1. modalitatea: Euskarak lantokian duen egoeraren diagnostikoa egitea edo euskara-plan bat egitea. 17.000 euro.
- 2. modalitatea: Euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko jarduerak, enpresaren euskara-planetik eta urteko kudeaketa-planetik abiatuta. 53.000 euro.
- 3. modalitatea: Ekintza puntualak edo neurri zehatzak, aldez aurreko euskara-planik gabe. 5.000 euro.
- 4. modalitatea: 12.000 euro. Hauetara bideratutako inbertsioak:
- Komunikazioaren teknologien esparruan euskara sustatzeko eta/edo zabaltzeko webguneak eta software-aplikazioak euskaraz sortzea.
- Lehendik dauden webguneen eta aplikazioen bilakaera, aldaketak, hobekuntzak: zerbitzu, funtzionaltasun eta eduki berriak ematea; diseinua edo irisgarritasuna hobetzea, gailu mugikorretan erabiltzeko egokitzea.
- Webguneak eta software-aplikazioak euskaratzeko lanak.
Informazio gehiago eskuratzeko, hemen sakatu.
Aurrekoak
- Nafarroako Foru Komunitatean 2024an euskararen erabilera eta presentzia eremu sozioekonomikoan sustatzeko laguntzak
- Nafarroako Foru Komunitatean 2023an euskararen erabilera eta presentzia eremu sozioekonomikoan sustatzeko laguntzak
- Nafarroako Foru Komunitatean 2022an euskararen erabilera eta presentzia eremu sozioekonomikoan sustatzeko laguntzak
- Nafarroako Foru Komunitatean 2021ean euskararen erabilera eta presentzia eremu sozioekonomikoan sustatzeko laguntzak
- Nafarroako Foru Komunitatean 2020an euskararen erabilera eta presentzia eremu sozioekonomikoan sustatzeko laguntzak
- Nafarroako Foru Komunitatean 2019an euskararen erabilera eta presentzia eremu sozioekonomikoan sustatzeko laguntzak
- Nafarroako Foru Komunitatean 2018an euskararen erabilera eta presentzia eremu sozioekonomikoan sustatzeko laguntzak
- Nafarroako Foru Komunitatean 2017an euskararen erabilera eta presentzia eremu sozioekonomikoan sustatzeko laguntzak