Dirulaguntzak
Nafarroako Foru Komunitatean 2025ean euskararen erabilera eta presentzia eremu sozioekonomikoan sustatzeko laguntzak
Nafarroako Foru Komunitatean 2023an euskararen erabilera eta presentzia eremu sozioekonomikoan sustatzeko laguntzak
2023an Nafarroako Foru Komunitatean dauden lantoki pribatuetan euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko laguntzak emateko deialdia.
Norentzat: Nafarroan kokaturik dauden lantokien jabe edo kudeatzaile diren Europar Batasuneko edozein estatutako pertsona juridiko pribatua.
Bideratu den aurrekontua gehienez ere 141.000 eurokoa da.
Modalitateak:
- 1. modalitatea: euskara plana egitea. 25.000 euro.
- 2. modalitatea: Euskara Planaren kudeaketa 2023ean, aurretik egindako Euskara Planari lotua. 100.000 euro.
- 3. modalitatea: ekintza edo jarduera zehatzak, Euskara Plan bati lotu gabe. 10.000 euro.
- 4. modalitatea: Hauetara bideratutako inbertsioak: 6.000 euro
- Komunikazioaren teknologien esparruan euskara sustatzeko eta/edo zabaltzeko webguneak eta software-aplikazioak euskaraz sortze
- Lehendik dauden webguneen eta aplikazioen bilakaera, aldaketak, hobekuntzak: zerbitzu, funtzionaltasun eta eduki berriak ematea; diseinua edo irisgarritasuna hobetzea, gailu mugikorretan erabiltzeko egokitzea.
- Webguneak eta software-aplikazioak euskaratzeko lanak.
Informazio gehiago eskuratzeko, hemen sakatu.
- 9E/2023 FORU AGINDUA, otsailaren 16koa, Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak emana, zeinaren bidez dirulaguntza-deialdi hau onesten baita 2023. urterako: Nafarroako Foru Komunitatean kokatutako sektore pribatuko enpresetan euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko laguntzak
- 41E/2023 Ebazpena, deialdia ebazten duena.
- 95E/2023 Ebazpena, laguntzak ordaintzea ebazten duena.
- 103E/2023 Ebazpena, esleitu eta justifikatu ez dituzten laguntzak ez ordaintzea ebazten duena.