Nafarroako euskalkiak

Zaraitzuera

OtsagabiaZaraitzuko herri guztietan hitz egiten zen zaraitzueraz XX. mendearen hasieran. Erronkarin gertatu zen moduan, hegotik iparrerako bidea egin du galerak. Otsagabia, Ezkarotze eta Jaurrieta izan dira tokiko euskararen azken gordeleku eta 2002an oraindik bi pertsonak zuten zaraitzuera ama hizkuntza: Pedro Juan Zoco (93 urte), Otsagabian, eta Mari Cruz Esarte (86 urte), Jaurrietan.

Zaraitzueraz idatzitako literatura lanak oso urriak dira, gehien-gehienak erlijioaren ingurukoak. Dena dela, azken urte hauetan zenbait lan zientifiko argitaratu da: Bonaparte printzearen aginduz zaraitzueraz idatzitako materialen bilduma, hiztegia eta hizkera ikasteko gramatika.

Non mintzatzen da?

GipuzkeraZaraitzuera, Zaraitzu ibarreko euskalkia, ibal honetako herri guztietan hitz egiten zen oraindik ere XX. mendearen hasieran.
Erronkarin bezala, galera ibarreko hegoaldetik iparrera hedatu da, azken hiztunak Otsagabia, Ezkaroze eta Jaurrietakoak izanik.

Bonaparte printzeak bere sailkapenean ekialdeko behe nafarreraren aldakitzat jo zuen zaraitzuera.

Baina ezin uka oso hizkuntz nortasun berezia duela eta beregaingo euskalkitzat jo daitekeela, Orotariko Euskal Hiztegian eta liburu honean egiten den bezala.

Koldo Zuazok, berriz, Ekialdeko Nafarrreran kokatzen du, erronkarierarekin batera.

Historia eta literatur erabilera

Galera prozesuari XIX. mendean hasiera eman bazitzaion ere 1904. urtean oraindik ere herri guztietan euskaraz egiten zen.

Mende bat geroago egoera erabat aldatu da. 2002. urtean bi hiztun daude zaraitzuera ama hizkuntza izan dutenak eta oraindik ere euskalkian hitz egiteko gai direnak: Otsagiko Pedro Juan Zoko 93 urteko jauna eta Jaurrietako Mari Cruz Esarte 86 urteko andrea.

Literatur lanak oso urriak dira zaraitzueraz eta ohiko gai erlijiosodun liburuetatik at deus gutxi dugu euskalki honetan. F. Garraldaren lantxoak dira salbuespen bakarrak.

Horretaz gain, berriki argitaratu dira zaraitzuerari buruzko lan interesgarriak: “Bonaparte ondareko eskuizkribuak. Zaraitzera“ non Bonaparteren ekimenez sortutako materialak biltzen diren, “Zaraitzuko hiztegia. Zaraitzuera –Euskara Batua / Euskara Batua – Zaraitzuera”; eta zaraitzuera ikasteko prestatu den gramatika “Zaraitzuko uskarara. Zaraitzuera ikasteko liburua”.

Hiztegi erkatua

Zaraitzuera Batua Aezkera
Alkea Lotsa Alkea
Biloa/ilea Ilea Biloa/Eilea
Begarria Belarria Biarria
Lañoa Lainoa Lanoa
Orona Ordua Ordua
Burriña Burdina Burdina
Orzilaria Ostirala Ortzilarea
Bortz Bost Bortz
Irur Hiru Irur
Arratoa Arratoia Arratiua
Laurogei Larogei Laurogei
Ongi xin Ongi etorri Ongi etorri
Erran Esan Erran
Gra Gara Gira
Gizon kau Gizon hau Gizon gau

Euskalkiaren ezaugarriak

  • Sinkopak deigarriak dira: aingrua ‹ aingerua, erman ‹ eraman, ikustra ‹ ikustera.
  • Erakusleetan  k protetikoa agertzen da: kau, kori, kura ‹ hau, hori, hura.
  • -a organikodun hitzek mugatu singularra hartzerakoan –ara egiten dute: euskarara.
  • Nora kasua -ala atzizkiarekin egiten da, zuberera eta behenafarreran bezala: oihaneala, bordala.
  • Nor eta nork pluralean ere bereizten dira (-ak y -ek): emaztiek egiten ginuen.
  • i-ren atzeko bustidura i bokalerdia denean gertatzen da (gañean), es bokala denean: eginik.
  • Ez t ez i ez dira inoiz bustitzen j-ren ondotik: egiten, aita…
  • X-erabiltzen da hitz hasieran j-ren ordez: xaiki ‹ jeiki, xakin ‹ jakin.
  • Zaraitzueraz aditz trinkoa oso gutxi erabiltzen da: ni noa ‹ ni faten niz, esaten da.
  • Xuketazko tratamendua asko erabiltzen da: ni nixu, kurak txu ‹ ni naiz, hura da.
  • Nor-nori-nork sailean -erau- erroa erabiltzen da: dauzut ‹ dizut.
  • Erlatibozko perpausak egiteko modu diferenteak. Enedun erlatibozkoak: “Erosi dugun etsea polit da”, baina baita ere “Etse erosi duguna polit da” eta “Etsea, erosi baitugu, polit da”.
  • Hiztegi aldetik lotura zuzena du behe nafarrerarekin -fite ‹ azkar, elea ‹ hitza, bedatsea ‹ udaberria, urzoa ‹ usoa, xin ‹ etorri, zomat ‹ zenbat.
  • Galdegilerik gabeko galderetan -a aditz atzizkia erabiltzen da: Badakizua.
Zaraitzuera
Pues deuse, aita urte gutis izan ze, izan ze ene senarra, faten zena artzai, aita ez aita ya zen delikatu, beti zegon eri, delikatu, baia ene senarra faten zen sei edo zazpi ilabeterendako Erribrala, eta ni kemen berzeekin, lenbiziko urteetan bi semerekin baratzen nintzan, ta aita t’ama. Eta senarra Erribran.

Euskara batua
Ba ezer ez, aita urte gutxitan izan zen, izan zen ene senarra, joaten zena artzain, aita ez aita jada zen delikatua, beti zegoen eri, delikatua, baina ene senarra joaten zen sei edo zazpi hilabeterako Erriberara, eta ni hemen besteekin, lehenbiziko urteetan bi semerekin gelditzen nintzen, eta aita eta ama. Eta senarra Erriberan.

Gaztelera
Pues nada, el padre estuvo pocos años, fue mi marido, el que iba de pastor, el padre no, el padre ya estaba delicado, siempre estaba enfermo, delicado, pero mi marido iba para seis o siete meses a la Ribera, y yo aquí con los otros, los primeros años me quedé con dos hijos, y el padre y la madre. Y el marido en la Ribera.

Entzun Zaraitzuera

mediateka_
Atzera