Nafarroako euskalkiak
Lapurtera
Nafarroako bi herritan egiten da Sara aldeko lapurteraz: Urdazubin eta Zugarramurdin. Otsondoko mendateak inguru geografiko bat zehazten du eta muga inguruarekin loturik dago, gainera. Hizkuntzarekin ere berdin gertatzen da.
Euskararen egoera itxaropentsua da, herritar gehienak euskaraz mintzo baitira.
Urdazubin sortu zen euskararen idazle klasikorik handiena: Pedro Daguerre Azpilicueta Axular (1556-1644). Arras ezaguna da idatzi zuen lan bakarra: Gero, bi partetan partitua eta berezia. Erlijio gaiaren inguruan idatzitako liburu honen literatura kalitatea nabarmendu beharrekoa da.
Non mintzatzen da?
Nafarroako bi herritan egiten da lapurteraz, Sarako azpieuskalkian hain zuzen ere: Urdazubin eta Zugarramurdin. Bi herri hauek, izan ere, administrazioz Nafarroa Garaikoak badira ere, hizkuntzaz eta kokapen geografikoaz Lapurdirekin ahaidetasun handia dute.Antza denez, Otsondo mendateak ezarri duen oztopo geografikoak zer ikusia badu afera honetan.
Koldo Zuazok proposatzen duen euskalkien sailkapenean lapurtera eta behe nafarrera batzen dira nafar-lapurtera izeneko euskalkian.
Bi herri hauetan euskara osasuntsu dago eta herritar gehienak euskaraz mintzo dira.
Axular
Urdazubikoa zen euskarak izan duen idazle klasikorik handiena: Pedro Dagerre Azpilkueta, Axular sortetxeko izenaz gehiago ezagutua. 1556. urtean jaio zen eta 1644. urtean hil zen, Sarako apaiza 44 urtez egon ondoren.
Liburu bakarra idatzi zuen: Gero, bi partetan partitua eta berezia. Erlijio gaia darabil, baina ezin ederragoa den euskara batean idatzia.
Hiztegi erkatua
Lapurtera | Batua | Behe nafarrera / Luzaide |
Aalkea | Lotsa | Lotsa/Alkea |
Ilea | Ilea | Ilia |
Begarria/bearria | Belarria | Begarria |
Lanoa/lainoa | Lainoa | Lañoa |
Ordua/orena | Ordua | Ordue |
Burdina | Burdina | Burdiñe |
Ortzilarea | Ostirala | Ortzileria |
Bortz | Bost | Bortz |
Iru | Hiru | Iru |
Arrotoina | Arratoia | Arrotoña |
Lauetanogoi/lauogoi | Larogei | Lauetanogei |
Ongi etorri | Ongi etorri | Ongi etorri |
Erran | Esan | Erran |
Gara | Gara | Gara |
Gizon au | Gizon hau | Gizon au |
Euskalkiaren ezaugarriak
LapurteraOik erraten diote bedezaarrak… Gero badie bedatxak, bertziak, ttikiaguak… Usoen gieletik gaten die ek. Bedatxak, andik eldu dienak usoekin batean, patta gorriak ituzte… Bedezarra bakizu zetako den ona? … Sartze uzu erdi erdian bi, bedazar bat edo bia… Illak ziri baten puntan, ta trankiloo eon, ezta urbilduko arat deus. Ez, ez ori ta ez fitsik.
Euskara batua
Horiei esaten diete belazaharrak… Gero badira belatsak, besteak, txikiagoak… Usoen atzetik joaten dira haiek. Belatsak, handik heldu direnak usoekin batean, patta gorriak dituzte… Belazaharra badakizu zertarako den ona? … Sartzen duzu erdi erdian bi, belazahar bat edo bida… Hilak ziri baten puntan, ta lasai egon, ezta hurbilduko hara ezer. Ez, ez hori ta ez ezer.
Gaztelera
A esos se les llama “cuervos”… Después hay bedatxak (córvidos), otros, más pequeños… Aquellos van por detrás de las palomas. Esa bedatxak, las que vienen de allí junto con las palomas tienen las patas rojas… ¿Sabes para qué es bueno el cuervo?… Metes en el medio dos, un cuervo o dos.. muertos clavados en un palo, y estate tranquilo, no se acercará allí nada. Ni eso ni nada.